Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bixkotx (Egungo testuen corpusean 296 agerraldi; orobat bixkotxa) 1 iz bizkotxoa.

Laranja bat jan, gero bi bixkotx, zakua muntatu eta jo berriz! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 34. orr.

Gure lagunak doi-doia ikusten ditugu eta ahal bezala, xokoleta, bixkotxak eta zigarretak helarazten dauzkigute. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 120. orr.

Xato sukalderat, bixkotxak baditut xuretzat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 26. orr.

Gasna pixka bat eta bizpahiru bixkotx gelditzen zaizkit. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 30. orr.

Erretoreak erromes bakoitzarentzat kafesne eta bixkotxak prest ezarriak ditu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 106. orr.

Gerezia bixkotxaren gainean. Herria   2005-02-10

Kultura ez da bixkotxaren gaineko gerezia. Berria - Kultura   2004-03-31

Txokolatezko bixkotxa bi paketa osorik jan zenituen eta desesperaturik oheratu zinen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 14. orr.

Oren bata inguruan bazkaria nahi duten guzientzat 17 eurotan: piperada xauxixekin, zikiroa, gasna, bixkotxa, kafea eta denen pusatzeko behar diren edari guziak. Herria   2005-09-15

Haurrentzat, oilaxkokia eta bixkotxa, 8 euro. Herria   2005-06-16

"Molde" hau dugu, bere lehen erran nahian, bixkotx egiteko moldea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 13. orr.

Guk segurtatzen dugu "EGUZKIA" markako bixkotxean burra freskoa baliatua dela, arraultze freskoak eta irin naturala. Herria   2001-07-05

Besta horren barne lehiaketa bat proposatua zauku: Euskal Bixkotx hoberenaren txapelketa. Herria   2003-09-25

Emaitzak emendatu dira aurten: sukrea, kafea, xokoleta, bixkotx idorrak eta erreximenterian. Herria   2002-12-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itzultzerakoan bixkotxa kutxa bat atzeman zioten eta lanera ateratzeko eskubidea kendu. Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Hantxe bixkotx-ontzi batzuen barruan pilaturik. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 85. orr.

4 libera eta 80 zentimetan den bixkotxa paketaxoa untsalaz 0,731 eurotan ezarria izanen da bainan punttako batteko hori nunbait galduko da. Herria   2001-07-26

Egun guzian baziren ere saltzaileak Kanboko karriketan, bixkotxa saltzaileak bixtan dena bainan atxemaiten ahal ziren ere tokiko ekoizpen saltzaileak eta arte ofizialeak. Herria   2005-09-29

Jean Minondo Irisartar okina lotu da sail horri eta inguruko beste 15 bixkotx egile konbentzitu ditu label baten sortzearen beharraz etxe pastizarentzat. Herria   2001-07-05

Eguzkia elkarteko okin eta bixkotxa egile profesionalak, ofizialeen ganbara eta Kanboko turismo bulegoa ziren antolatzaileak. Herria   2003-03-10

Helduden igandean, Bazko goizeko meza nagusia aintzin eta ondotik, Ixturitzen eginen da gisa bereko, bixkotx saltze bat, Ezkia ikastolaren alde. Herria   2003-04-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Errege-bixkotxak egiten baitira Trufania-kari. Herria   2001-01-11

Kanpamendura heltzean, douar-eko haurrek inguratu zitzaizkiguten G.M.C. kamioiak, gelditzen ziren jatekoen bila, gerla-bixkotx gogorrak bereziki. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 55. orr.

Arrain freskoa, jengibre mina eta noodles egin berriak saltzen zituzten denda txikien ondoan geratzen nintzen, zorion-bixkotxezko fabrikak ere inguruan nituela. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus