Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negartu, negar(tu), negartzen du ad zerbaitek eragindako atsekabea negarraren bidez adierazi. ik deitoratu.

Zirrara handia hartu genuen guztiok; eta mundu guztiak negartzen zuen huraxe izan zen negar egin ez zuen bakarra. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 508. orr.

Xarlesek behin baino gehiagotan auzoko abereak kalitu zituen, jendeek kabalen desagertzea negartzeaz beste erremediorik ez zutela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 73. orr.

Antzina batean absentzia hura Amona Babyk izan zuen: gogotik negartutako semea, haren diruak askatu baitzuen ama. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus