Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oihuka 1 adlag oihu eginez.

Erreka zulora joan ginen Jack eta biok, korrika, oihuka, gure makila mehekin sasiak ebakiz, dantzan, zakurrak xaxatuz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 33. orr.

Zaintzalea jauzika eta oihuka, ai ai ai!, dantzan ari balitz bezala, zango batetik bestera jauzika, zolari so. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 66. orr.

Irri eta oihuka ibili omen ziren jauregi hartan barrena. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 84. orr.

Oihuka agurtu dute beste bat, lankideek Goxoa deritzotena. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 53. orr.

Beatrizek oihuka jarraitzen du, baina mutila jadanik ez da gai zer esaten duen ulertzeko. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 179. orr.

Hurbildu ginenean, gure gainera etorri ziren, irainka, oihuka: [...]. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 48. orr.

-Esana zieat, ordea -esan dit Txominek haserre antzean-, oihuka ez ibiltzeko. Txillardegi   «Putzu» - 104. orr.

Oihuka segitzen nian eta erantzunik ez. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 115. orr.

Oihuka zerbait esan diodanean, are astindu bat eman diodanean, ez da iratzarri. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 15. orr.

Oihuka hasi zen bat-batean: "Zertan ari dira ume horiek! zer darabilte esku artean!". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 202. orr.

Oihuka hasi nintzaion: "Abel, Abel, mintza hakit". Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 65. orr.

Segi! -entzun nuen Samuels jauna oihuka. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 74. orr.

-Horrela ikasiko duzue! -esan zigun azkenean oihuka. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 54. orr.

Slytheringo guztiak Hagriden aurka ari ziren oihuka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Negarrez hasi ziren emakumeak, zotinka, min-oihuka, ibai indarrari beren malkoz irabazi nahian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 15. orr.

Orduan gora-oihuka ekin genion, eta baita Big Joek ere, gutariko inork baino ozenago. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 43. orr.

Herbail-aulki baten erroten zirri-zarra isila hauteman zuen Agatak, eta Maddi amatxia hor zeukan ondoan, eni, eni, eni kukumixa-oihuka. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 303. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus