Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

naturalista 1 iz natur zientziak aztertzen dituen pertsona.

Ernst Heinrich Haeckel (1834-1919) filosofo eta naturalista alemana.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 297. orr.

Ordurako, erabateko esploratzailea zen, naturalista ukituren bat gorabehera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Idazle naturalistak egintzak harrapatu behar zituen naturalista batek intsektuak harrapatzen zituen modu berean, haren hitzetan esanda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Era berean, naturalisten taxonomia alderatu ahal izango litzateke ez gramatikarekin eta ekonomiarekin, baizik eta fisiologiarekin eta patologiarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Harreman hauek guztiek Historia naturala kontrajartzen dute hala XVI. mendeko naturalisten diskurtsoarekin nola XIX. mendeko biologistenarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Askatasunaren eta libertatearen arteko diferentzia ez da oso garbia; naturalistek ez dute sekula aurkitu ez bateko ez besteko espezimen bizirik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 39. orr.

2 naturalismo filosofikoaren aldeko pertsona.

Naturalistentzat, oro har, judizio moralak egiazkoak ala faltsuak izan daitezke, eta estatus hori ezagutgarria da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Ordenaren kontzeptu esentzialista edo naturalista (metafisiko) batez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.

3 literatur naturalismoaren aldeko idazlea.

Nobelagintzaren arazo nagusia kausalitatea dela, eta naturalistek aldarrikatutako ahalegina -errealitate bakar eta zinezkoaren kopia edo notario-akta baten bila- banitate eta zentzugabekeria hutsa zela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Hurtado idazle naturalisten aldekoa zen, eta Montanerri naturalistak ez zitzaizkion gustatzen  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

4 izond naturalismoarena, naturalismoari dagokiona. (filosofian)

Kritika horiek funtzionalismoaren "inozokeria" eta zenbait gabezia erakusteko balio dute, baina oraingoz ez dago proposamen funtzionalista teleologiko argirik funtzio kontzeptu aberatsago hori analisi naturalista batean jasotzen duenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Mooreren iritziz "ona" kontzeptua beste kontzeptu batera murrizten saiatu diren teoria etikoak, edo kontzeptu hori beste batekin identifikatu dutenak (zorionarekin, adibidez), "falazia naturalista"n erori dira. Egoera horren aurrean, ikuspegi naturalista hori dutenentzat, arazoa hau da: zer egin gogo-egoerak publiko edo zientifikoki kontrastagarri izan daitezen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

Eskolastikaren nominalismoari muzin eginez, materialismo naturalistaren zein eraikuntza kognitiboaren alde agertu zen hastapenetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 315. orr.

Gaur antropologia-mota askotarikoak aurki daitezke bereizita, aukeren arabera: antropologia naturalista edo biosoziala, biopsikikoa, kulturala edo soziala (etnologikoa), pedagogikoa, politologikoa (edo politikoa), ekonomikoa, teologikoa (edo erlijiosoa), [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.

5 (literaturan eta margolaritzan)

Arrakasta horren diruaz etxe bat erosi zuen Zolak Medanen, eta hara hurbildu ziren hurrengo urteetan Huysmans, Guy de Maupassant, Henri Céard, Paul Alexis, eta beste idazle naturalistak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Itsasondoko meategiei buruzko eleberri naturalista bat egin nahi zuela, Zolaren antzera-edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.

Herentziak eta inguruneak giza jokaera guztiak azaltzeko aski zirela frogatzen saiatu zen [Zola], bere helburu naturalista gogoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 13. orr.

Ezin dira margolari naturalistatzat hartu, baina [...] arreta handiagoa jartzen diote egunerokoari, errealitateari.  Berria - Kultura   2006-03-23

Ez dago paisaiaren irakurketa naturalistarik: ez da kontatzen ikusten dena eta entzuten dena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 181. orr.

Marrazki naturalistaren lehen fase gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Eszenaren beraren irudikapena une bakoitzean nagusi zen estiloaren arabera egiten zen, eta, hala, XV. mendean naturalistago bilakatzen da, XVII. mendean dramatikoago, argi-efektu gehiagoz hornitua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.

Argazkizko erretratu baten modeloa (edo erretratu margotu batena, kode naturalisten arabera-edo egina bada) erraz ezagutzen badugu, pertzepzio-iraunkortasunari esker ezagutzen dugu hala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

6 ez-naturalista izond

Mooreren posizioa, adibidez, errealismo ez-naturalista batena da; errealista, "ona" berezko kualitate objektibo eta ezagutgarritzat jotzen duelako (kualitate lehen definigarria ez dena, beraz); ez-naturalista, "ona" kualitate horri izaera naturalik onartzen ez diolako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus