Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negualdi 1 iz negu garaia, neguak irauten duen aldia. ik negute.

3 hilabeteak, negualdi osoa joan ohi dela euritsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Irkutskera bidali zituzten negualdia portutxoan igarotzen zuten ontziak oro, eta, eraman ahal guztia harturik, garaiz babestu ziren ekialdeko Siberiaren hiriburuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 393. orr.

Negualdian ikasketei ekin eta udaldietan kiroletan eta ehizan ibili ohi ziren biak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.

Ama hizketan hasi zitzaion, negualdirako gomendio guztiak amaigabeko xehetasunez emanez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Ni izan naiz arotza gonbidatzera joan dena, baina haren denda bera izan da, gau bakar bateko negualdi labur batez, biok babestu gaituen zaku izerditsua.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 228. orr.

Gizonaren sormena ere negualdian, ilunaldietan, itzalaldietan, ernaltzen baita.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

2 irud/hed

Mozartek, gogo-ordainez, ez zuen sekula ahaztuko Pragako egonaldia, bertan ezagutu baitzuen musikariak Giacomo Casanova, bere bizitzako negualdian, alde guztietatik zahartzaroaren ura eta bitsa zerizkiola, eta bertan eman baitzioten Vienan inoiz izan ez zuen berotasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus