Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nehondik (orobat nihundik g.er.) adlag inondik.

Noizbait, nehor nehondik ez ageri-eta, berriz ari izan nintzen atea jo eta jo...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Apaldu eta mirazkatu zuen: bezperako motozerraren ametsa kolkoratu zitzaion, odol isuririk ez zitzaion susmatzen arren, nehondik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.

Eliza ez da mugatzen hartatik ageri den horretara, baina hartatik ageri den hori, ezin du berak nehondik ukatu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 167. orr.

Arrantzale jantziekin ez zen Bidartetik haratago joanen ahalko, eta Baionara sartzeko kontrola, pentsa, nehondik ez zuen pasatuko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 289. orr.

Agian eni idaztera bultzatu zaituen Jesu Kristo gure Jaunaren amodioak ordainduko du horrelako borondate ona eta karitatea, zeren nik, nahirik ere, ez baitut nehondik ene zorra betetzen ahal, ez ihardesten ahal zuk zure aldetik erakusten didazun borondate onari!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 49. orr.

3 nehondik ere

-Nire anaia nehondik ere ez da atzerritarra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 155. orr.

Nik ez dezaket nehondik ere uka indianoa naizela!  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.

Beste anitz euskaldun bezala, ez zen nehondik ere ados Paristik heldu ziren manu garratzekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

Ez baitu nehondik ere batasunak irauten ahal, non ez zaion horrela lerro handiaren ezberdintasunari begiratzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 129. orr.

1848an esposatzera zihoazen biak, noiz eta ere Madrilgo errege palazioak jakinarazi baitzien ezkontza hori ez zela nehondik ere onartzen ahal.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.

· Nehondik ere eskuin bozkatzera abian da; horrek hoztu du Sophie.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez da nehondik (5); ez zuen nehondik (3); nehondik ere (40); nehondik ere ez (3); nehondik ez (3); nehondik ezin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus