Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltxitxa 1 iz hestebete mehea, txerrikiz egina eta ondu gabea, erreta edo egosita jaten dena.

Moutonek sudurraren azpian zeukan oraindik saltxitxak egiteko haragiaren azpila. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 136. orr.

Saltxitxen haragi gordina dastatzen zuten elkarrekin, mingain puntaz, ea behar bezala maneaturik zegoen ikusteko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 80. orr.

Txerriaren saltxitxa eman zion jateko. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 184. orr.

Eser hadi eta jan ezan saltxitxa bat. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 70. orr.

Harryk saltxitxak eta tomate frijituak hartu zituen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 83. orr.

Lan egiten zuen zerrategitik etxeratu, gosaltzeko saltxitxa batzuk hozkailutik hartu, eta Four Rouses botila bat zabaldu zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 32. orr.

2 (izenondoekin)

Orein okelaz egindako saltxitxa gorri-gorri batzuk. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 75. orr.

Barra bateko kakoetatik behera, lukainkak, saltxitxoiak, okelaz eta muinez egindako saltxitxa motzak dilindan ezarriak zeuden, eran-eran. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 63. orr.

Jangela saltxitxa frijituen usain gozoaz eta jendearen berriketa alaiaz betea zegoen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 166. orr.

Itsusiak ere badira amerikano horiek, horratik, hemengo gizakien aldean: horien saltxitxa egosi tankerako larmintz gorrixka, okaztagarria. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 266. orr.

Sei saltxitxa koipetsu eta kiskali samarrak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 49. orr.

Begira-begira gelditu nintzaien sauerkraut eta patata-pureaz lagunduriko saltxitxa lodi haiei. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 69. orr.

Kalitatezko elikagairik ez, goizeko ordu txikietan hor galdu denak saltxitxa plastifikatua aski du eta. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 124. orr.

Jarraian, azpil larriak ageri ziren: Strasbourgeko mingain bilduak, gorriak eta dirdirka, odoletan, saltxitxa zurbilen eta txerri hanken alboan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuak dar-dar zituela saltxitxa-erretilua hartu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 188. orr.

Zerbitzariak saltxitxa-platerak ekartzen ditu. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 70. orr.

Saltxitxa-ogitarteko bat prestatu zuen sukaldean. Ore bihurtzen hasitako saltxitxa-haragia biltzeko. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 128. orr.

Saltxitxa gaia polikiago nahasten hasi zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 409. orr.

Saltxitxa zatiak, gibel pate xerrak, urdai azal paketeak ateratzen zituen bularretik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 266. orr.

Rudolfek saltxitxa puska irentsi, garagardoari hurrupa bat eman eta burua Bavariako aterantz itzuli zuen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 124. orr.

Kobrezko ontzia ura berotzeko, saltxitxa-pakete zanpatu samar bat, su-pala, te-ontzia. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 49. orr.

Agure zarpail bat eta saltxitxa itxurako txakurreme txiki bat ikusi nituen. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 46. orr.

ik beherago 5. 21119

Artega, bere atzamar saltxitxa-itxurakoez idazmahaiaren ertzaren kontra kolpe txikiak ematen ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 227. orr.

· Marcel Martinen erru bakarra saltxitxa saltzaile itxura zuen alsaziar arrunt harekin oheratzea izan omen zen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 240. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Benetan ote ziren saltxitxa haiek -ketchupez eta ziapez ongi igurtziak irensten zituzten haiek- txerri-saltxitxak? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 189. orr.

5 saltxitxa-txakurra.

Saltxitxa horietakoa, gorputz luzea eta ia zangorik ez dutenak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 145. orr.

Orduan etxeko txakurrak agertu ziren, bata arratoi txakurra eta bestea dachshund, saltxitxa horietakoa. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 77. orr.

Bazituen bere mende beste hiru zakur bera baino ahulagoak: Pittin (saltxitxa horietako bat), [...]. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 100. orr.

6 saltxitxa-jale iz

Eta okerrena, Del Vallek Müller eta SDko bere saltxitxa-jaleen zakarkeriak pairatu behar izan zituen infernu hartan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 194. orr.

Hansi eta haren manupeko saltxitxa-jaleei. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 56. orr.

7 saltxitxa-txakur (corpusean saltxitxa zakurra)

Saltxitxa zakurra. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus