Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltxitxoi 1 iz gordinik jaten den hestebetea, txerrikiz, urdai giharrez eta piperbeltz alez ondua, gordinik jaten dena.

Goi-goian, barra bateko kakoetatik behera, lukainkak, saltxitxoiak, okelaz eta muinez egindako saltxitxa motzak dilindan ezarriak zeuden. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 63. orr.

Quenuk, Augusteren eta Léonen laguntzaz, saltxitxoiak betetzen zituen eta saiheski urdaia, hirugiharra eta betegarrietarako xingarra prestatzen, urdaiazpikoak atontzen zituen eta txerri gantza urtzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 127. orr.

Batzuetan honako gauzak esaten baitzizkion Quenuri, saltxitxoiak lotzen zituen bitartean: [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 79. orr.

Estu-estu saltxitxoiak bezala sartuta. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 119. orr.

Saltxitxoiak bezala estutzen din andrazko horrek gerria... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 206. orr.

Noiz edo noiz izebak gordean gonbidatzen zuen langilea saltxitxoi pixka bat edo kapoi egosia jatera edo ardoa edatera. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 193. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lisa ganibet mehe bat hartu eta saltxitxoi xerrak ebakitzen ari zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 113. orr.

Bi saltxitxoi zerra gure afarirako. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 153. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa, ahaztutako saltxitxoi zatiak eta urdaiazpiko muturrak lapurtzen zituena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 95. orr.

Masail guriko kupido txiki batzuk ageri ziren jolasean, animali buruak, txerri saiheskiak, saltxitxoi girlandak inguruan zituztela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 62. orr.

Horretan hasi nintzen pentsaketan, saltxitxoi bokata jaten ari nintzela Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 39. orr.

3 adkor zakila.

Kondoian bilduta, gainera, askarian jateko moduko saltxitxoia zirudien. Aitor Arana   «Onan» - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saltxitxoi xerrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus