Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihurtzuri (11 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan; orobat ihortziri 17 agerraldi 5 liburutan; Hiztegi Batuak ihortziri baztertzen du eta ihurtzuri erabili behar dela adierazten ) iz trumoia. ik inusturi.

Lehena ihurtzuriak erre zuen, bigarrena ez, nahiz hedoi batetarik boz bat entzun zen: [...]. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 136. orr.

Gauaren erdian, ihurtzuri ikaragarri batek hiruak bat-batean iratzarrarazi zituen. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 114. orr.

Euriak berean zerraikan eta itxuraz ihortziria urrundua zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 165. orr.

Eta entzun genuen, bai, halako batean, burrunbots bat, ihortziri baten idurikoa. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 373. orr.

Zazpi arte kontatu zuen, ihortziriaren urruntasuna haztatzeko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 156. orr.

Lehenik urrundik burrunba ezti bat hauteman zuten, ihortzirien gisako tiroak ere bai. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 200. orr.

Ihurtzuriaren pareko eragina izan duen berria dudarik gabe joan den ostiral arratsaldean. Herria   2002-10-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus