Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ijito (orobat ijitu g.er., jito g.er. eta kitu g.er.) 1 iz Egiptotik zetorrela uste zen herri ibiltari, orgetan bizi den bateko kidea. ik buhame; motxaile.

Ijito gazte batek. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 51. orr.

-Ijito mozkor geihegi zegok. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 17. orr.

Brad Pitt ijito gaizkilearen rolean Goierriko euskaran hizketan entzutean. Berria - Kultura   2004-10-10

Ijitoen kontrako krudelkeriarik handienak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 82. orr.

Uste dut badutela gure historia etnologiko ilunean beren leku kriptikoa: juduak, moroak, jitoak... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 34. orr.

Ijitoak irrikaz eutsi dio diruari, ibilgailuaren kontra eserita. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 126. orr.

Ijitoen eta beltzen artetik pasartea egin eta tabernara sartu da Roberto ere. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 126. orr.

Harresien bestaldean ijito kanpamentu bat zegoen. galdutako anaia zenuela, behinola ijito batzuek sehaskatik ebatsitakoa. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 161. orr.

Jantzien itxuragatik ijitoak direla pentsatu du Gabrielek. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 175. orr.

Kanpotik heldutako hiru umeak ijitoak zirela. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 72. orr.

María Francescatti, Bucaresteko emakumea, ijitoa arrazaz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 287. orr.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 14.000 ijito inguru bizi dira. 5010

Ijitoek Europan jasan behar izaten duten bazterkeria gaitzetsi du Europako Arrazismoaren Behatokiak. Berria - Gaiak   2006-04-08

Lanean hasi da Ijitoen Gizarteratze Kontseilua. Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Ijitoen Gizarteratze eta Sustapenerako Kontseiluak. Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Ijitoen Gizarteratze Egitasmoa izan zuten eztabaidagai. Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Soziologoa eta ijitoen arazoetan aditua. Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Ijitoen Gizarte Sustapenerako Kontseiluak. Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Ijitoen Idazkaritza Nagusiko kideak. Berria - Euskal Herria   2004-03-19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ijito hizkera disimulatua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 49. orr.

Zokoren batetik ijito musika heldu zelarik [...]. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 133. orr.

Beti sumatu izandu dut ijito usain ikaragarria, euskal erlijio eta sineskeria orotan ere. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 325. orr.

Gizon iluna zen, gaztea, ijito tankerakoa. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 55. orr.

Nirea bezalako ijito-aurpegi harekin. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 14. orr.

Gogaiturik zegoen ijito-bizimoduaz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 397. orr.

Europa osoko judu eta ijito gutiengo guztien suntsiketa. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 144. orr.

Zortzi-hamar urte inguruko ijito talde bat. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 185. orr.

Haren obran ez da ageri ijito kutsurik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 41. orr.

Larruzko zamarradun ijito plantako gizaseme bik. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 43. orr.

Metroaren sarreran, ijito koadrila zegoen biribilean eserita. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 76. orr.

Ondorioz, antxoa eta ijito-sardina desagertu egin dira itsaso horietatik. Berria - Gaiak   2004-02-17

· 3 izond

Dantzari ijito tentagarri baten itxura hartu nion. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 121. orr.

Emakume ijitoen egoera. Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Bospasei urteko haur ijito ile-nahasi bat. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 42. orr.

Orduko neskatxa mairua eta oraingo neskatxa ijitoa. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 133. orr.

4 ijito jende (orobat ijitojende)

Badakik ijito jende hori zelangoa den, beste familia batekin bizi zituan, dozenatik gora lagun etxe berean... Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 53. orr.

Ikerketen arabera, batez ere ijito jendea dabil tartean. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 91. orr.

Pelegrino izeneko ijitojende merkatari negarti horren eragin soziokulturala. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 77. orr.

4 ijito kastako izlag

Ijito kastako tratulariren bat. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 43. orr.

Ijito kastako atsorik lotsagabeenak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 162. orr.

Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak [...] oro har jito kastakoak zirela, edo hobeki esan, orotariko jendaje kriptikoa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 35. orr.

Baina zenbat ote dira gure artean ijito kastako? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 319. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus