Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

habe 1 iz eraikuntzetan, zutabeek eusten dioten zur atal horizontala.

Sabaiko zutabeek eta gainontzeko habeek. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 172. orr.

Atariaren sabaia alderik alde zeharkatzen zuen habe bati. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 31. orr.

Teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten, gailurreko habea eta -saihets hezurren irudiko- albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen haietako batzuetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 167. orr.

Gapirioen gainean habe karratu bat jarriko da, horren bidez gapirioak ondo lotuta gera daitezen. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5150. orr.

Eta eliza osoki inguratuz, gapirioak, habeak eta latak ageri, egurrezko aterpearen euskarri. Txillardegi   «Putzu» - 336. orr.

Sabaiko habeak. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 65. orr.

Tenplua eraikitzen bukatu zutenean, sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen. Elizen arteko biblia   1 Erg 6,9

Hori baieztatuko zion, bertako habearen zutoin harrizkoak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 39. orr.

Zementuzko zoruekin, zutoin eta habe galbanizatu eta sare lodiekin. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 82. orr.

Porlanezko habeak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 146. orr.

Etxe hau arras handia eta arras luzea zen; zutabe batzuek bakarrik eusten zioten, eta suak meheturiko zenbait habek. Habe zaharrak ikusi zituen, pipien habi. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 164. orr.

Erle bat ikusi zuen habearen arraildura batean. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 31. orr.

Alboko gelara eraman, eta habetik zintzilik lotzeko, pixkanaka hil zedin. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 169. orr.

Habe arteko tarteak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1850. orr.

ik habearte. 25

Osorik moztu zituzten kanpora ateratzen ziren habeen irtenguneak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1850. orr.

Behetik hasi eta goiko habeetaraino. 27

2 zutabea.

Kasernarako eta gure kanpalekurako bide-kurutzean, metalezko habe handi bat bazen, dena kolore. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 72. orr.

Habe urdin baten kontra bizkarra, bidaiarien erreakzioak arakatzen hasi zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 90. orr.

Atzean zeukan zurezko habearen kontra jarri zuen gizonak bizkarra, eta poliki-poliki eseri zen lurrean. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 85. orr.

Tren jasoaren habe baten atzean gelditu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 512. orr.

Aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak. Elizen arteko biblia   Ap 10,1

3 irud

Demokraziaren haberik seguruena. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 7. orr.

Familia horiek direlako gizarte guztien pilarriak, erresumen hazia eta habe sendoak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 65. orr.

Politikan, ordea, ordenaren aldekoa zen Borges herritarra; egituratutako gizartearen habe nagusiei zutik eta sendo eustearen aldekoa. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 51. orr.

Bere arrazakide askok bezala, negoziobidea hartu zuen, aberasteko eta gerorako habe sendoak, edozein ekaitzek botatzen gaitzak, eraikitzeko. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 25. orr.

Hamazazpi urteko mutiko argia familia osoaren habe bihurtu zen orduan, eta ikasketa-asmoak utzita lanean hasi zen, banku batean enplegatuta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 140. orr.

Inoiz dorretxe izan ez ziren bi baserri apal, nire historiatxoaren habe bi. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 123. orr.

Sufritu nahi izan zuen gurutzeko habean, eta bertan heriotzarik lotsagarrienaz hil. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1204. orr.

4 etorkia, leinua.

Harrezkero, gure habeko denok izan gaituk kristau bataiatuak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 210. orr.

Odol garbikoa omen zen emaztea, kristau zaharren habekoa. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 212. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erdi eginda zegoen eraikin baten habe-egitura gorriari leihotik begira. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 424. orr.

Azkenean, harlanduzko hiru lerroko eta zedrozko habe-lerro bateko horma eraikiz, barneko ataria egin zuen. Elizen arteko biblia   1 Erg 6,36

Haren aurpegi eta gorputzean zehar, habe-zuraren zainak eta erretenaren gaineko belarra ikusi nituen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 44. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zedroak gure etxe-habe, nekostak etxe gain. Elizen arteko biblia   Kt 1,17

Eta errematxez jositako burdin habe sendoak eraikinari eusten. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 188. orr.

Piku-habeak bota badituzte, zedrozkoak jarriko ditugu haien ordez. Elizen arteko biblia   Is 9,9

Bizikleta telegrafo-habearen kontra utzita. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 37. orr.

Arratsaldero ikusten nuen hirugarren argi-habearen ondoan geldi. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko habe (3); egurrezko habe (5); habe handi (3); habe sendoak (3); habeak eta gapirioak (3); suzko habeak (3); telegrafo habearen kontra (3); telegrafo habearen ondoan (4); zurezko habe (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus