Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iaiotasun iz iaioa denaren nolakotasuna. ik trebetasun.

Gauza sotil horietarako iaiotasun naturala dut nik sortzez. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 150. orr.

Mendebalde modernoaren iaiotasun teknologikoarekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 178. orr.

Ontzi batean loreak apailatzen aritzeko erakusten duten iaiotasun hori. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 136. orr.

Enpresen kudeaketan iaiotasuna erakusteko aukera izan dute Deustuko Unibertsitateko 25 ikaslek lehiaketa batean. Berria - Ekonomia   2006-02-23

Bere iaiotasuna agerian utzi du berriro Syriana-n. Berria - Kultura   2006-02-11

Mimoa egiteko iaiotasunari esker. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 46. orr.

Galdutako iaiotasunak berreskuratzen laguntzen diegu. Berria - Harian   2005-07-03

Aditu izan dugu zure jakituriaz eta iaiotasunaz mintzatzen, eta toki guztietan esan ohi da hoberena zarela erreinu osoan, jakintza handikoa eta guduetan miresgarria. Elizen arteko biblia   Jdt 11,8

Lupinek iaiotasunez hartu zituen hirurak, eta barrurago sartu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 278. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus