Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saboiar 1 izlag Saboiakoa, Saboiari dagokiona.

Alsaziar, Bretoin, Ipar Euskal Herritar eta Kataluniar, Kortsikar, Okzitaniar eta Saboiar alderdi autonomista eta europar federalistek. Herria   2003-09-04

1938-1944 tarte horretan finkatu zituen aprendizkoak saboiar apezpikuak, frantsesen, suitzarren, italiarren, alemanen eta haien ororen etsaien eta adiskideen erdian biziz. Herria   2005-04-21

1911an erabaki zuen saboiar gazteak Annecyko seminario handian sartzea. Herria   2005-04-21

Orduz geroz, gainera, Parisen nengoelarik, 1965/75eko hamarkadan, aita de Lubac-en ikasle ohi jesuita saboiar gazte bat aski hurbiletik ezagutu nuen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 166. orr.

· 2 iz Saboiako herritarra.

Munduko lau bazterretako jendeei ematen diet ostatu: frantsesei, italiarrei, flandestarrei, saboiarrei, bretoiei, alemaniarrei... Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 44. orr.

Saboiarraren lumaren aisiek eskaini diguten huskeria hilezkorrarena... Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 159. orr.

Saboiarra zen bera eta jesuita, Michel de Certeau zena. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus