Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oilanda 1 iz oilo gaztea. ik oilasko.

Arrautza luzangak oilaskoa dakar; arrautza potoloagoak, oilanda.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

-Oilanda gazte bat erretzeko agindu beza ba bentariak -esan zuen Santxok.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 194. orr.

Oilanda gazte bat atzeman, lumatu, tripatu, erre eta bazkaldu zuten han berean, data-ondoaren malda zekenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Garunak ilarrekin, saltxitxak azalorearekin, labean erretako oilanda galkatua, luzoker gaziak eta, beti bezala, hostorezko gozopila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Oilanda gazte baten ahotsa zuen begirale batek eta komuneko ur-jauziarena bezalakoa besteak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

2 (emakumeez mintzatuz)

-Inguru honetako oilanda hau lotsagabea da gero, lotsagabea! -esan zuen atso batek Andresen atzean, Elvira seinalatuz. -Orrialde gutiago eginkizun, eta gainera, praktiketako oilanda pinpirinen kontura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Izan ere, oilanda ederra iruditu zitzaion emakume hura Telleriari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.

Begira auzoan nabarmen den oilanda nabar horri, oilarra etxean izanik ere, nola doan auzora, legez kanpoko amodio grinak sutua, senarra "zirin bedarrak ekarten" Londresen duen bitartean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

Ehunka oilanda izan eskura eta kapare baten alaba hautatu behar gainka egiteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

Erabaki irmoa hartua nuen: hemeretzi urteko goiz-oilanda bat halako traste baten jabe bazen, ni ere izanen nintzen hura hainbat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Edozein top-less lokaletan, hogeita bost dolarren truke magalean dantza egingo dizu Louisianako unibertsitate publikoan geografia ikasten duen oilanda batek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Karlosek Ignazia bakarrik geratu zen arte itxoin zuen, eta gaizki esaka aritu zitzaion, oilanda moduak eta faltsukeria leporatuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

· Erabaki irmoa hartua nuen: hemeretzi urteko goiz-oilanda bat halako traste baten jabe bazen, ni ere izanen nintzen hura hainbat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus