Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gapirio (orobat kapirio g.er.) iz teilatuaren zurajean, gailurretik alboetara doazen hagetako bakoitza.

Zutabeak eta gapirioak marroi ilunez margotuak dauzka, eta sabai txurian ageri. Txillardegi   «Labartzari agur» - 215. orr.

Eta eliza osoki inguratuz, gapirioak, habeak eta latak ageri, egurrezko aterpearen euskarri. Txillardegi   «Putzu» - 336. orr.

Gailurreko habea eta –saihets hezurren irudiko– albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen [teilatu] haietako batzuetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 167. orr.

Plasta-plasta erortzen zen igeltsua; agerian zeuden kapirioak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 137. orr.

Teilatuaren azpian, espazioa handia bada, tiranteak eta gapirioak; tamaina ertainekoa bada, gailurra jartzen da, eta teilatu-hegaleraino ateratzen diren astazaldiak; astazaldien gainean, petralak; hauen gainean, eta teilen azpian, gapirioak, kanpora ateratzen direnak eta paretak estali eta babesten dituztenak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1850. orr.

[Pilastra] horien gainean bermatzen dira galerietako gapirioak eta teilatuak eusten dituzten habeak, ganga baino beherago geratzen direnak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2190. orr.

Han hemenka itaitzurak, gapirio batzu mutzituak edo irinduak, paretak tokika arrailduak... Herria   2003-03-10

Eta ikusten zuen, halaber, bere nortasunari eusten zioten habeak eta gapirioak ahulegiak zirela urakanari aurre egiteko. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gapirioak (9); habeak eta gapirioak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus