Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kuku2 1 adlag ezkutaturik. ik kukuka; ik beherago 6.

Horra, ba: antirrelatibistaren barruan kuku, tomista bat dago mozorrotuta! Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 192. orr.

· Sastraken artean haur batzuk, kuku hemen eta kuku han, oihu garrasiak eginez elur konbate batean lotuta zeuden. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 41. orr.

· 2 (interj gisa)

Orain banago: kuku!: orain ez nago. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 31. orr.

3 kuku egin1 ezkutatu.

Eguerdian hain garden ageri zirenek beren muturje uherrenetik egiten zidaten kuku arratsaldean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 333. orr.

4 kuku egin2 begiratu. ik kukuka1 3. · (egin ezabaturik)

-Zergatik edaten dudan hainbertze eta zergatik beti ginebra galdetzen didatenean, nik Waterloo pelikula horretakoa kontatzen diet -Tomasek kuku gonadunari- ikusi duzu? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 113. orr.

5 kuku egon

Eguraldia: Euskal Herria goibel, kuku dago eguna, pazin beltzak mendi tontorretan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 144. orr.

6 kuku-gordeka adlag ezkutuka.

Hastapenean haren balentriak kondatzen zizkidan, mendian gaindi nola ibiltzen zen alemanekin "kuku-gordeka”. Eguzkia kuku-gordeka ari zen hodeien artetik, eta aire mehe batek belar hezearen usaina ekartzen zien. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 57. orr.

Rakelen dendara kuku-gordeka hurbildu, eta han inguruka ibili zen, deitu, ez deitu, sartu, ez sartu, zalantza balu bezala. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 94. orr.

Gauak eta egunak ordez, herioaren kuku-gordeka eta mehatxupean higatu nituen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 190. orr.

7 kuku-muku iz

Subazterrean bildu ilobek Joanesen eleak edaten zituzten; zioenez, bizpahiru aste eraman zituen jendarmeekin herriratzeko kuku-muku latzean, eta gero, Urepelen gauez gau muga pasatuz, Oihartzunen errefuxiatzeko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 85. orr.

8 kuku-toki iz ezkutatokia.

Dena nahar eta asun, beleen kuku toki ahantzi bat baino ez. Itxaro Borda   «Hiruko» - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus