Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikaragarri 1 izond ikaratzen duena, guztiz beldurgarria. ik izugarri.

Susmo ikaragarri bat dut. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 39. orr.

Hiltzaile askoren bilobak euren aitonen ekintza ikaragarri horietaz trufatzen aritu dira urteotan. Berria - Harian   2005-07-24

Bide istripuen balantze ikaragarri horrez gain, Iranek pairatu du beste hondamendirik. Berria - Mundua   2004-06-26

Iraileko atentadu ikaragarri heien ondorio itsuak. Herria   2001-11-08

Haren lepo labur lodiak itxura ikaragarria zuen, eta jasanezina zen hatz labur handituei begiratzea. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 22. orr.

Guraso adintsuen azken bisita jaso zuen egun ikaragarriaren bezperan ere. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 74. orr.

PP agintean egon den zortzi urteko ikaragarrian (1996-2004). Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 37. orr.

Gaiztoaren patu ikaragarria. Elizen arteko biblia   Jb 18,2 tit

Leku arriskutsu, ikaragarriren batetik etorri da noski. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 21. orr.

Historia ikaragarriak kontatzen ziren ohiturari muzin egin ziotenek egindako fin gaiztoaz. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 68. orr.

Itsusi ikaragarria zen, beltza, iharra, luze-luzea. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 23. orr.

Bere familiaren patua taxutu zuen eragin isil baina hala ere desegoki eta ikaragarrian. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 44. orr.

Modu ikaragarrian hilko dira eta ez dute hiletarik, ez hilobirik izango. Elizen arteko biblia   Jr 16,4

Aldaketaren espirituak astindu zuen, adimenean, ohituretan eta izaeran barneratu zitzaion, eta, modurik sotil eta ikaragarrienean, nortasuna bera ere nahasi zion. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 21. orr.

Zarata eta dardara ikaragarria; eta ikaratu egiten zintuen. Jokin Urain   «Errotarria» - 90. orr.

· Snaperen entzumenetik kanpo egon zirenean, hari buruz ikaragarriak esaten hasi ziren guztiak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 143. orr.

“Ikaragarriren bat izango duk hemen”, esan zuen Bautistak bere kolkorako. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 176. orr.

2 oso handia.

Milaka metroko desnibel ikaragarri bat igaro. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 279. orr.

Turkian lurrikara ikaragarri batek hainbat hiri suntsitu zituela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 72. orr.

Munduko urre guztiaren truke ere ez zirela hara hurbilduko, pasatu zituzten miseria eta neke ikaragarriak gogoan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 24. orr.

Euri jasa ikaragarriak bota zituen egun hartan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 63. orr.

Harri-koskorraren antz ikaragarria duen gai batez beterik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 24. orr.

Eta, gainera, bero ikaragarria egiten zuen! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 31. orr.

Quenuri beldur ikaragarria ematen baitzion gaixotzeak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 357. orr.

Sute ikaragarriak pizten dituzte dena hauts-errauts uzteko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 244. orr.

Autotik jaitsi eta harrizko edifizio ikaragarri hari begira geratu nintzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 125. orr.

Ene! Lagun laztana, zein zakil ikaragarria!... ezin dut ia eskuaz bildu! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 163. orr.

Barazkiz beteriko ohe ikaragarri haren gainean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 249. orr.

Beharbada, miserable izatea, Victoriarentzat hain ikaragarria zena [...] normala iruditu zitzaidan ordu arte. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 208. orr.

Gezi zorrotz ikaragarri horiek. Elizen arteko biblia   Sal 45,6

Etxea su ikaragarri, bikain bat zen ordurako, munstrozko su bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 337. orr.

Zure iraganean gauza ikaragarriak baitaude. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 154. orr.

Nekaldi ikaragarriko orduan sentitu zenuen oinazea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1089. orr.

ik beherago 7. 5286

Talentu ikaragarriko zuzendari bikaina. Berria - Kultura   2006-03-28

Haren itxura sinpletasun ikaragarrikoa zen: jilbaba bat gorputz mehe beltz batean esekia. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 80. orr.

«Arrasateko artxiboan «gai ugaritako dokumentuak» zeuden, «herriaren historia ezagutzeko garrantzi ikaragarrikoak, [...]». Berria - Kultura   2004-09-02

Banekien gauza ikaragarriren bat erantsiko zuela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 344. orr.

· Ikaragarria iruditu zitzaidan hura guztia. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 90. orr.

· adlag Lipar batean arnaska gelditu ziren, mutu eta ikaragarri, okelen gainetik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 117. orr.

Hau altxatu zen, ikaragarri, xala erortzen utzita. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 390. orr.

3 (izan aditzarekin)

Agendan honako hau: “Haurdun nago. Ikaragarria da”.-Ikaragarria da, Liuba! Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 15. orr.

Ikaragarria da zuen bion arteko antza. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 231. orr.

Ikaragarria da... baina zer egingo diogu? 5296

Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean, zure haserrealdian? Elizen arteko biblia   Sal 76,8

Hitz egitea bera ikaragarria zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 54. orr.

Piztitzar hura [...] guztiz ikaragarria zen, burdinazko haginak eta brontzezko atzaparrak zituena. Elizen arteko biblia   Dn 7,19

Horrexegatik zen ikaragarria egoera. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 75. orr.

Izan ere, asko da, ikaragarri da, itxuragabe da izen batek –aho-mihietako putz batek- lezakeena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 63. orr.

Asko dezakegu denon artean, baina ez dena; ikaragarri gara denon artean, baina ez dena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 57. orr.

Beldurgarri da Jainkoa aingeruen kontseiluan, handi eta ikaragarri inguruko guztientzat. Elizen arteko biblia   Sal 89,8

Ez dakizu zeinen ikaragarria zaidan zure hutsunea. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 221. orr.

· Eta, beldurturik, esan zuen: “Bai ikaragarria leku hau! Elizen arteko biblia   Has 28,17

· 4 adlag oso, asko, guztiz. ik ikaragarriro. (aditzekin)

Doktor Kerrn hark ikaragarri zekiela. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 156. orr.

Autoreari ikaragarri atsegin zaio gauza guztietan zehatza izatea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 37. orr.

B-k ikaragarri maite zuen zinema. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 47. orr.

Eman musu pare bat, gizona, ikaragarri maite haut eta! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 102. orr.

Bai zera, ikaragarri aspertzen da... Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 28. orr.

Haren musika ikaragarri gustatzen zait. Berria - Kultura   2004-03-04

Kezkatzeko arrazoi gutxi izango zen, gero arma-trafikoa ikaragarri hazi ez balitz Pertsiar golkoan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 146. orr.

S@reak jakite huts zertangabea ikaragarri erraztu du eta azkartu. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 36. orr.

Jende dixtiranta ikaragarri ugaldu zaigu Zientzian, Literaturan (puf!) eta bestetan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 74. orr.

Emakumea ikaragarri gorroto zuen arren. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 244. orr.

Dioxido karbono mailak ikaragarri egin du gora azken urteotan. Herria  

Iluntasunean ikaragarri gora egiten baitzuten sei solairu trinkoek. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 39. orr.

Prostituzioak gora egin du ikaragarri Espainia osoan. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Lisa ikaragarri iraindua sentitzen zen horregatik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 209. orr.

Eskua emakume haien gonen azpitik sartzeko keinua egiten genuen, eta ikaragarri gozatzekoa ere bai. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 73. orr.

Pixkanaka argitzen doan gorputz ilun horrek erasan egiten dit, ikaragarri erasan ere. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 103. orr.

Gazta gustatzen zaio ikaragarri. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 131. orr.

5 (izenondoekin)

Ikaragarri jatunak dira, alfertasunetik datorkie neurririk gabe jateko ohitura. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 191. orr.

–Ez, ni ere ez naiz ikaragarri zalea –erantzun zuen emazteak-. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 142. orr.

Urduria izan naiz beti, ikaragarri urduria. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 87. orr.

Ikus i genuen lehen gauza hilerria izan zen, ikaragarri handia.Urdin argia zen, ikaragarri ñimiñoa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 214. orr.

Haren botak ikaragarri handiak ziren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 34. orr.

Partida ikaragarri luze eta gogorra izan zen. Berria - Kirola   2006-03-01

Azpiegiturak oso txarrak dira eta kaleak ikaragarri estuak. Berria - Mundua   2004-08-27

Haren hitzak ikaragarri argiak bihurtu ziren orduan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 29. orr.

Nahiz eta herri osoak putzu hura ikaragarri arriskutsua zela pentsatu. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 39. orr.

Florent defendatzea, egia esateko, ikaragarri zaila bihurtzen ari zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 343. orr.

Heroi haiek guztiek izter ikaragarri mardulak eta bibote izugarri handiak zituzten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 144. orr.

Gertaera hasieran itxaropentsu eta geroago ikaragarri haiek. Berria - Kultura   2006-01-03

· Gari sail ikaragarri handi bat. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 201. orr.

Emazteak bazekien […] noiz esan esaldi ikaragarri zakar bat hantxe lur jota uzteko. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 75. orr.

Erreflexu ikaragarri bizkor batez, mikroa hartu zuen gizonak, zorua ukitu baino askoz lehenago. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 259. orr.

«Jarrera ikaragarri hotza» erakusten ari dira. Berria - Ekonomia   2006-03-02

Gertatu berri zen gauza ikaragarri garrantzitsuaz zeharo oharkabe. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 104. orr.

Horrexek ematen dio gorpuari buiatu itxura hain ikaragarri hori. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 152. orr.

Orduan soilik zirudien denak amaituta, kito, aldagaitz, behin betiko, hain ikaragarri bizkor, eta hain izugarri lauso. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 259. orr.

Ixtaber hura zapatagile zahar ikaragarri aberatsa zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 141. orr.

Han zen prokuradorea bere bekain iletsu ikaragarri beltzekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 31. orr.

· (cf oso) Ikaragarri zama astunak garraiatzen dituzte. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 176. orr.

Kapistun zuen kide, Amerikanoa, ikaragarri gizon azkarra. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 83. orr.

Ikaragarri giro ona dago hemen. Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea, […] ikaragarri gustu onekoa loreak pitxerretan eta lorontzietan atontze-lanetan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 195. orr.

6 (nola adizlagunekin)

Ni ikaragarri otxanduta, gixaixotuta azaldu nintzen psikiatraren aurrera. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 33. orr.

Ikaragarri berandu zetozen; izugarri berandu zetozen, esan zien Mintak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 97. orr.

Ikaragarri motel jarri ziren matematikariak abian. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 425. orr.

Gero gauzak ikaragarri argi ikusten hasi zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 170. orr.

Ikaragarri ondo ari da jokatzen. Berria - Kirola   2004-01-16

Ikaragarri txarto sentitzen zara, ezta ba? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 184. orr.

–Duela gutxi ikusi nuen; ikaragarri gaizki zahartu da. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 136. orr.

Ikaragarri lanpetuta daudela ematen du. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 262. orr.

Urrats bat hurbilago ekarri duela arima bere bidaiaren helmuga ikaragarri urrutirantz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 120. orr.

7 ikaragarriko izlag ipar ikaragarria.

Ikaragarriko beldurra ematen zidaten. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 136. orr.

Orduan ikaragarriko beroa senditzen nuen, eta beroaren ondotik, izigarriko goxotasuna. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 10. orr.

Orotarat, sei ehun bat hil segurik, desagertua frango eta ikaragarriko makurrak. Herria   2001-01-18

Laugarren entsegu bat izan zitekeen ere ez balu Dominici-k egin ikaragarriko astokeria. Herria   2004-02-26

Behin ere ezagutua ez nuen plazerra, ikaragarriko plazerra den bezala erraiteko. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 67. orr.

Mendiak dituzu bakarrik atzemanen eta ikaragarriko arrokak. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 79. orr.

Bat-batean, ikaragarriko aro hitsa mugaren bazter hortan guzian, euri eta ortz. Herria   2002-09-05

Baina beste egia batzuk ere badira, ikaragarriko hilketak eragiten dituztenak kanpalekuan, edo kanpoko komandoetan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 74. orr.

Hegoaldean zen Munich-ek ikaragarriko bonbardaketa jasan behar izan zuen, hiru oren iraun zuena. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 115. orr.

8 ikaragarrizko izlag ikaragarria.

Ikaragarrizko matrailekoa eman zion. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 31. orr.

Ikaragarrizko beroa egiten zuen kalean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 196. orr.

Ikaragarrizko desengainua hartu zuen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 22. orr.

Pilulak ikaragarrizko eragina izan du haurren kopurua kontrolatu ahal izateko. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 278. orr.

Neure gaitza, bada, ikaragarrizko lastertasunaz ari zitzaidan areagotzen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 22. orr.

Esan beharra dago ikaragarrizko zalaparta eragin nuela.Igandean ikaragarrizko bonbardaketa izan zen Amsterdameko iparraldean. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 21. orr.

Garraioaren kostuak ikaragarrizkoak ziren garai batean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 46. orr.

Guztiz adierazgarria da hirietako biztanleriaren hazkunde-erritmoa, hazkunde demografiko oraindik ikaragarrizko baten eta modernizazio besterendu batek dakartzan biztanleen lekualdatze masiboen emaitza dena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 138. orr.

Mendi osoaren ingurua ikaragarrizko harrizko murruz inguratu zuen eta murru horren gibelean munduko baratzerik ederrena sortu. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

gau ikaragarri (5); gauza ikaragarri (8); ikaragarri bizkor (4); ikaragarri ederra (8); ikaragarri estimatzen (4); ikaragarri gaizki (6); ikaragarri gozatzen (5); ikaragarri gustatu (9); ikaragarri gustatuko (8); ikaragarri gustatzen (28); ikaragarri gustatzen zait (13); ikaragarri handi (17); ikaragarri handia (26); ikaragarri handia zen (4); ikaragarri handiak (9); ikaragarri handitu (6); ikaragarri indartsua (4); ikaragarri kostatzen (5); ikaragarri luze (5); ikaragarri maite (21); ikaragarri maite zuen (4); ikaragarri ona (10); ikaragarri onak (4); ikaragarri ondo (7); ikaragarri pozten (4); ikaragarri poztu (4); ikaragarri sufritu (7); ikaragarri sufritzen (5); ikaragarri txarra (6); ikaragarri zabaldu (5); ikaragarri zaila (10); ikaragarri zaila da (6); jendetza ikaragarri (4); kopuru ikaragarri (4); lan ikaragarri (5); oihu ikaragarri (4); partida ikaragarri (4); zerbait ikaragarri (5)

; ahalmen ikaragarria (4); alde ikaragarria (9); antz ikaragarria (10); arrakasta ikaragarria (9); beldur ikaragarria (18); bero ikaragarria (5); borroka ikaragarria (7); burrunba ikaragarria (6); dirutza ikaragarria (4); egoera ikaragarria (4); esfortzu ikaragarria (4); eztanda ikaragarria (4); falta ikaragarria (8); gaitasun ikaragarria (5); gauza ikaragarria (6); hotz ikaragarria (4); ikaragarria benetan (4); ikaragarria da (169); ikaragarria dago (13); ikaragarria dauka (7); ikaragarria du (13); ikaragarria egin (41); ikaragarria egingo (5); ikaragarria egiten (24); ikaragarria eman (7); ikaragarria ematen (14); ikaragarria gertatu (8); ikaragarria gertatuko (5); ikaragarria hartu (6); ikaragarria iruditzen (12); ikaragarria izan (114); ikaragarria izango (20); ikaragarria izaten (9); ikaragarria sentitzen (5); ikaragarria sortu (11); ikaragarria zen (54); ikaragarria zuen (14); ilusio ikaragarria (4); indar ikaragarria (6); itxura ikaragarria (6); jendetza ikaragarria (5); kopuru ikaragarria (6); lan ikaragarria (23); maila ikaragarria (5); meritu ikaragarria (4); min ikaragarria (9); oinaze ikaragarria (4); partida ikaragarria (5); pisu ikaragarria (4); sarraski ikaragarria (4); zarata ikaragarria (5); zerbait ikaragarria (12); zigor ikaragarria (4)

beldur ikaragarria ematen (4); handi eta ikaragarria (5); hori ikaragarria da (5); ikaragarria da eta (6); ikaragarria da hori (6); ikaragarria egin du (6); ikaragarria egin zion (5); ikaragarria egin zuen (9); ikaragarria egiten ari (5); ikaragarria iruditzen zait (5); ikaragarria izan da (22); ikaragarria izango da (12); lan ikaragarria egin (7)

dohain ikaragarriak (4); egintza ikaragarriak (17); gauza ikaragarriak (12); ikaragarriak dira (13); ikaragarriak egin (6); ikaragarriak egiten (6); ikaragarriak eragiten (4); ikaragarriak esaten (4); ikaragarriak izan (8); ikaragarriak ziren (10); kalte ikaragarriak (4); modu ikaragarrian (4); ondorio ikaragarriak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus