Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paralizatu (orobat paralisatu g.er., paralisiatu g.er., paralesiatu g.er.) 1 da/du ad paralisiak joa gertatu; paralisiak jo. ik elbarritu.

Ezkerreko gorputz-erdia geratu zitzaion paralizatuta, eta horren eraginez, apoplexiaren aurretik baino gehiago estutu ziren ama-alabaren harremanak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 307. orr.

Etxeko arazoen arduragatik egindako promesaz ahaztu zen, eta gorputzeko eskuinaldea paralizatu zitzaion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 454. orr.

Burtziak sartu ondoren, izter-zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 162. orr.

Toxopasmosiak beso bat paralizatu zion. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 232. orr.

Paralizaturik nengoen, ordea, ezin nuen hitz bat bera ere esan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 31. orr.

Nire zerebroa paralizaturik zegoen gertatutakoa onartu ezinik, odola sentitzen nuen lokietan punpaka. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 134. orr.

Aurpegia biziki desitxuratua izateaz gain, partzialki paralizatua du, nahi gabe malkoak isurtzen ditu. Berria - Mundua   2004-12-12

Erdian nago eta une batez izu kolpea sentitzen dut, arnasa paralizatzen dit, itolarria, eta instintiboki besoak azkarrago mugitzen ditut... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 164. orr.

2 higitu ezinik gelditu; higitu ezinik utzi.

Ezin nintzen mugitu: paralizatuak nituen gihar guztiak, armiarma-sarean erori den eulia baino harrapatuago. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 124. orr.

Tigreak orro egin zuen, eta paralizaturik eta odol-hozturik geratu ginen han geundenak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 567. orr.

Paralizatuta nengoen, nire ezinak lotuta nindukan: kanposantu batean nengoen, eta ni nintzen hilkutxakoa. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 133. orr.

Egitasmoak tentatzen ninduen, asko, adore faltak paralizatzen ninduen neurri berean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 109. orr.

Izuak geldiarazi eta paralizatu egin zuen, finean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 124. orr.

Pauso bat eman, eta paralizaturik bezala geratu nintzen berriro ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 206. orr.

Paralizatu antzean geratu zen Joselu, bihurrikeriaren batean harrapatutako umearen moduan. Josu Landa   «Odolbildua» - 59. orr.

3 irud/hed

Haren ondorioz, sei hilabeteko grebak paralizatu zuen Palestina. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 200. orr.

Segurtasun Kontseiluko kideek «adostasuna bilatzeko ahaleginean» sarritan erakundea «paralizatu» egiten dutela gaineratu zuen. Berria - Mundua   2004-09-17

Taldea paralizatu egin zen. Berria - Kirola   2006-01-06

Herritarrak paralizatu egingo lirateke dena legeek aginduta egin beharko balute. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 179. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus