Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oilategi (orobat olatei g.er. eta oilotegi g.er.) 1 iz oiloak eta etxeko gainerako hegaztiak gordetzen diren tokia.

Padrek eta anaia zaharrenak oilategia egin zuten eta oilo batzuk sartu zituzten, eta, beraz, arrautzak jasotzen hasi ginen. Jon Maia   «Riomundo» - 151. orr.

Eskorta edo oilategi txiki hura oholesi batez inguraturik zegoen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 76. orr.

Segidan, etxe atzeko oilategi txikira ematen zuen leihoa zabaldu eta eskuan zituen ogi-apurrak bota zizkien oiloei. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 59. orr.

Hor ari da marmarrean oilategia garbitzen -esan zigun Adelak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 220. orr.

Oilar bi oilategi berean edo pilotu bi ontzi berean,haserrea mokoetan eta haserrea muturretan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 154. orr.

Oilategiko atea klaskarazi zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 11. orr.

Pauso-hotsek ikaratuta, oiloak aztoratu eta kakaraka hasi dira oilategiko kotan. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 18. orr.

Oilategiko hesiaren gainetik jauzi eginik edo azpitik pasabide bat zulaturik, isilean akabatzen zuen indioilarra, eta bere gaizkideari eramaten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 98. orr.

Oilategietako zirina jaso pala erraldoiez. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 23. orr.

Antzarak oilategitik kalapitan aditzen ziren. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 21. orr.

Oilotegian zegoen oilarrak, argitasun hura ikusirik, egunsentia hemen zela eta bere eztarri takarrarekin kantatzeari ekin ziola, eta harekin batera herriko oilar guztiek. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 15. orr.

Otsoak sartu baitira eskortan, azeriak ere bai oilategian. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 128. orr.

2 irud/hed

Hiru haurridetan mutiko bakarra, pozik nengoen noski oilategiko oilar. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 118. orr.

-Umeak non ditun? -galdegin nion, oilategia txitarik gabe sumatu nuenean. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 21. orr.

Auzitegian bilduta zeuden ikusleetako askok, purrustadak eta algara zinikoak bota zituzten eta ordura arte erabateko seriotasunean eramandako epaiketa oilategi harro bihurtu zuten. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 15. orr.

Beste damatxo guztiak bikote horren inguruan hegaka bezala hasi eta eszena guztiak batera zirudielarik masakre tragikoa, oilategi asaldatua eta jostun erromantiko baten abentura erromantikoa, agertu nintzen eszenan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxeko oilategian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus