Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garagardo (976 agerraldi, 134 liburu eta 56 artikulutan; Egungo testuen corpusean 9.224 agerraldi; orobat garagarno g.er.) 1 iz edari alkoholduna, garagar ale hozituz egina eta otsaihenez urrineztatua. ik zerbeza.

Garagardo bat hartu zuten elkarrekin. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 90. orr.

Hozkailutik garagardoa atera eta irekitzeaz batera zabaldu zen lupuluaren garraztasuna. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 128. orr.

Garagardoa debalde da gaur. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 209. orr.

Whiski gehiago zerbitzatu eta garagardo bat ireki zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 20. orr.

Pragako garagardoa hesteetan gainezka zebilkionean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 256. orr.

Iep xoil batekin agurtu du eta besoarekin garagarno presioaren keinua eginez ulertarazi dio zer nahi duen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 56. orr.

Pare bat pub kurritu zituzten zerbeza guiness beltz batzuk hartuz, baina berehalaxe aldatu zuten garagardoz. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 176. orr.

Edateko, berriz, garagardoa limoi freskagarriarekin. Berria - Kirola   2004-06-16

Garagardoa edan eta hanburgerra jan, hantxe ni, gizonen artean gizon, hanburgerra ziape askorekin, gosetua bainintzen bakarrik gelditu bezain laster. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 94. orr.

Llumek soinak altxatzen ditu garagardoari azkeneko zurrutada eman bitartean. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 142. orr.

Ilar guztiak jan zituenean, garagardoa hurrupatu eta Corleyren abenturan pentsatzen egon zen tarte batean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 83. orr.

Joan eta Llum tabernako barran daude, garagardo bana eskuan. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 117. orr.

-Mariette, txikitxo, garagardoa aparrik gabe eta plater bat txukrut. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 91. orr.

Jaiki orduko, garagardotik ari omen zen... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 95. orr.

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea. 4338

Badirudi eguratsa bera ere garagardoz eta speedez belarrietaraino bete dela. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 10. orr.

2 (neurria adieraziz)

Han gelditzen zen gauerdira arte, besteei aditzen, lau orduan pitxer garagardo bakarra hustuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 160. orr.

Begirada pitxer garagardoaren urrezko erraietan galduta. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 123. orr.

Gusek bere edontzi garagardoa irentsi eta eskua, ahoa garbitzeko erabili aurretik, bekokiraino jaso zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 76. orr.

-Aterako al didazu edontzi bat garagardo, mesedez? Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 209. orr.

Tabernariak baso bat garagardo zerbitzatu zuen, edan, eta beste bat atera zuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 211. orr.

Baso bat garagardoren truke. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 130. orr.

Eskuan katxi bete garagardo zuela. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 137. orr.

Begirada pitxer garagardoaren urrezko erraietan galduta. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 123. orr.

Litro erdi garagardo edaten zuen gosaldu aurretik. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 215. orr.

Aldean zeramatzan lau litro garagardo eta speed dosia. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 161. orr.

3 botila edo edalontzi bat garagardo.

Garagardo bana eskatzen dute eta zerbitzariak edaria ekarri bitartean elkar besarkatu eta barre egiten dute. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 42. orr.

Plazako ostatuan, garagardo bat bi hurrupaz edan nuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 85. orr.

Dagoeneko gonbidatu gaitik bi garagardotara. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 192. orr.

Jerryk garagardoa bukatu eta potoa zanpatu zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 71. orr.

Kamareroak bandexa bete garagardo zekarren. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 310. orr.

“Doala halaber lau haizetara” tixirtean idatzia zeraman bati garagardo erraldoia manatu nion. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 30. orr.

4 (izenondoekin)

Garagardo garratz bat edan nuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 186. orr.

Aitonak garagardo fuertea edan zuen, eta nik limonada. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 48. orr.

Gastonek bere garagardo epelaren hondar geza amaitu zuen. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 59. orr.

Erromes ameslari batek, beroa oraino tzar dagoela, garagardo fresko bati ekinen dio. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 159. orr.

Taberna-mutilak baso bat garagardo beltz ekarri zion. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 129. orr.

-Ekarri plater bat ilar -esan zuen-, eta botila bat garagardo gorri. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 83. orr.

Botila bat garagardo hori eta erretilu txiki bat bete arrowroot galleta. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 157. orr.

Arrautza eta berrozko otartekoak eta garagardo epela eskaini zizkioten mutilari. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 203. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Miazkatu nuen neure ezpainetako garagardo-aparra. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 94. orr.

Sotoan bildutako botila-kutxak eta garagardo-upelak.   - 16. orr.

Garagardo latak eta hautsontziak lurrera erori ziren. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 22. orr.

Ardo gozoa etxean egina garagardo botila zahar batean sarturik. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 128. orr.

Eskuetan garagardo botiletan egindako molotof koktelak zeramatzaten. Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Garagardo bidoi huts batzuen gainean jesarri ziren biak. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 137. orr.

Garagardo pitxer batzuk zeuzkaten han-hemen, tabako paketeak, eta erretzeko papera nonahi. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 122. orr.

Garagardo edontziari heltzeko modu mehatxuzkoa. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 186. orr.

Eloyk garagardo trago luzez xamurtu zuen eztarriaren lehorra. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 104. orr.

Gogoko zuen han garagardo-tragotxoak jotzea eta bolo-jokoan ibiltzea. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 71. orr.

Garagardo kaxa huts baten gainean eseri zen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 181. orr.

Lanpostu on bat izandakoa zen, garagardo fabrika bateko bulegoan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 126. orr.

Garagardo ponparen heldulekuari tiratu zion. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 209. orr.

Brooklyn Brewery garagardo enpresak babesturiko zirko underground batean lanean. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 148. orr.

Garagardo-lantegi bat egon behar din inguruan, kale guztian zegon-eta malta-kirats desatsegina. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 94. orr.

Giputz kalamidade hau beti dabil finantza-brokerrarena egiten eta nik dakidala garagardo-banatzailea baino ez da. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 65. orr.

30 garagardo mota desberdin jastatzeko parada ukan dute azoka hortara hurbildu diren guziek. Herria   2003-09-25

Garagardo Festa iragan da joan den asteburu guzian, Tolosan. Herria   2003-09-25

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekarri honentzat olo-garagardoa eta arrautza pastela. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 175. orr.

Hiru Erratzak ostatura gurin-garagardo bero ketsua hartzera. Triniti Colege Oxfordekoan huntz-garagardoa egiten omen dute. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 130. orr.

Urki-ardoa eta urki-garagardoa prestatzen dituzte. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 497. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baso bat garagardo (8); bat garagardo (26); batean garagardo (5); bere garagardo (6); bertze garagardo (5); bertze garagardo bat (3); beste bi garagardo (3); beste garagardo (23); beste garagardo bat (13); beste garagardo pare (3); bete garagardo (9); bi garagardo (13); bizpahiru garagardo (3); botila bat garagardo (5); eta beste garagardo (4); eta garagardo (44); eta garagardo bat (10); eta garagardo botila (3)

garagardo bana (14); garagardo basoa (3); garagardo bat (84); garagardo bat atera (5); garagardo bat edaten (4); garagardo bat edatera (3); garagardo bat eskatu (10); garagardo bat hartu (3); garagardo bat hartzeko (4); garagardo bat hartzen (3); garagardo bat hartzera (5); garagardo baten (3); garagardo batzuk (13); garagardo beltz (10); garagardo bi (4); garagardo botila (31); garagardo botila bat (5); garagardo botila batzuk (4); garagardo botilak (4); garagardo botilari (4); garagardo edan (3); garagardo edaten (3); garagardo eta (14); garagardo fresko (4); garagardo gehiago (7); garagardo hartu (3); garagardo hori (3); garagardo joan (3); garagardo joan ziren (3); garagardo lata (12); garagardo lata bat (3); garagardo latak (7); garagardo pare (7); garagardo pare bat (6); garagardo pitxer (3); garagardo pitxerra (3); garagardo poteak (3); garagardo trago (4); garagardo trago luze (3); garagardo upel (3)

gurin garagardo (7); hiru garagardo (4); hozkailutik garagardo (4); lau garagardo (6); lehen garagardo (3); pitxer bat garagardo (3); zuen garagardo (6)

bere garagardoa (6); du garagardoa (3); edo garagardoa (3); ere garagardoa (3); eta garagardoa (27); eta garagardoa ere (4); garagardoa amaitu (3); garagardoa atera (5); garagardoa bukatu (4); garagardoa edan (11); garagardoa edatea (3); garagardoa edaten (21); garagardoa edaten eta (4); garagardoa edo (5); garagardoa ekarri (5); garagardoa ekartzen (3); garagardoa ere (6); garagardoa eskatu (4); garagardoa eta (14); garagardoa ez (3); garagardoa ona (3); gurin garagardoa (6); hango garagardoa (3); nire garagardoa (4); zuen garagardoa (4)

eta garagardoak (6); eta garagardoaren (3); eta garagardoz (3); garagardoak edaten (6); garagardoak eta (4); garagardoak gure (3); garagardoak gure aurrean (3); garagardoari tragoxka (3); garagardoren bat (3); garagardorik ez (6); zion garagardoari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus