Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sami 1 izond Laponiakoa, Laponiari dagokiona. ik laponiar.

70eko hamarkadan herritar sami batek ikus-entzunezko hedabideak arautzen dituen batzordean aurkeztutako salaketa baten ondorioz hasi zen telebista eta irrati publikoa sami hizkuntzan saioak igortzen. Berria - Mundua   2006-02-11

Stockholmeko gobernuaren aurkako salaketa jarriko duela jakinarazi du alderdi sami nagusiak SSR Suediako Samien Erakunde Nazionalak. Berria - Mundua   2006-04-22

Finlandiaren menpeko samien lurraldeetan dauden basoetan. Hegoaldeko lurralde samien inguruko hausnarketa egiten ari da orain Norvegiako Gobernua, iparraldean jarraitutako bide bera hartuko duen erabakitzeko. Berria - Mundua   2006-02-18

2 (izen baten ezkerrean)

Hitzartutakoa haustea eta sami herria diskriminatzea leporatzen diete komunikabideei. Berria - Mundua   2006-02-11

Suediako gizartean sami herriaren inguruan -laponiar ere deritzote- dagoen ezjakintasunari aurre egiteko SVT eta UR telebista kateek eta SR irratiak dute, gainera, sami hizkuntzan ikus-entzunezko programak hedatzeko monopolioa. Berria - Mundua   2006-02-11

Hezkuntzari buruzko eta sami gazteentzako saio gehiago ere nahi ditugu. Berria - Mundua   2006-02-11

Sami Legebiltzarrak Suediako telebista eta irrati publikoaren aurka aurkeztutako salaketaren nondik norakoez mintzatu da Legebiltzarreko presidente Lars-Anders Baer berriarekin. Berria - Mundua   2006-02-11

· 3 iz Laponiako herritarra.

Inuiten, samien eta Artiko inguruko beste herri indigenen ordezkariek Kyotoko Protokoloa sinatzeko exijitu zioten atzo Estatu Batuetako Gobernuari. Berria - Gaiak   2004-11-13

80 bat mila sami bizi dira Europako iparraldean: Norvegian (50.000), Suedian (20.000), Finlandian (5.000) eta Errusiako Kola penintsulan (2.000). Berria - Mundua   2004-11-20

Hainbat estatutan sakabanaturiko nazioa izatea samien aurkako izango da hauteskundeetan. Berria - Mundua   2004-06-10

Betitik beraienak diren 10.000 kilometro koadro lur aldarrikatzen dituzte Suediako samiek. Berria - Mundua   2006-04-22

Hegoaldean, urrun dagoen herri exotiko gisa ikusten dira samiak; iparraldean, berriz, samien eta gainerako biztanleen artean lurraren jabetzaren inguruan mendeetan izan diren gatazkek diskriminazio handia ekarri dute. Berria - Mundua   2004-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sami herria (8); sami herriaren (4); sami hizkuntzan (12); sami hizkuntzan kaleratutako (3)

samien informazio zentroa (3); samien inguruan (3); samien legebiltzarrak (5); suediako samien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus