Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pairatu, paira, pairatzen 1 du ad ezbeharra, kaltea edo gogoko ez duguna amor eman gabe edo etsi gabe eraman. ik jasan 3; nozitu.

Bidaia osoan euri zaparrada ugariak pairatu behar izan zituzten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 131. orr.

Ikusi ez ezik, geure buruan ere pairatu dugu haien otzantasuna eta morrontza.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.

Hau ere jasan behar, aitaren hutsak ez dituelarik semeak pairatu behar.  Herria   2003-12-11

Zernahi pairatua genuen, gosea eta egarria, izua eta tristezia, sua eta burdina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

Kikildu egingo zen azkenean, horrenbeste ezbehar ezin pairaturik?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.

Bortizkeriak eta laidoak pairatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Neke asko pairatuta, hogei urteren buruan iritsi nauk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 160. orr.

Mespretxua eta gehiegizko begiramena pairatu behar izan zituela aldi berean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Larrigura- eta zorabio-aldi luzeak pairatu, ilea galdu, gogoa galdu, lana galdu eta emaztea galdu ondoren [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Nahiago nuen edozer gauza hain luze pairatu nuen bakardadea baino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

Juduek pairatu dituzten esetsaldiak aspaldikoak dira, betidanikoak esan daiteke.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 12. orr.

Osiriar Elizak sekula ez zuen jazarpenik pairatu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

1995ean, frantses liberak eraso gehiago pairatu behar izan zuen, eta Frantziako Bankuak beste diru-murrizte bat egin behar izan zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

XIX. mendean bertan ere pairatu zuten herrialde semiperiferikoek kanpoko finantzaketak ekar dezakeen mendekotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Behar duena eginez ordaintzen ez badu, pairatu beharrekoa pairatuz ordainduko du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 166. orr.

Gorrotoz horditu ondoren, etsipenez beteriko aje garratza pairatzea egokitzen zitzaion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

Gezur txiki batzuek bakarrik salbatzen gaituzte, sarritan, pairatu ezinezko sofrimenduetatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 124. orr.

Hainbeste pairatutakoak ginen biok, eta han geunden gure gorabehera ugarien ondoren, geure buruaren jabe eta elkarren ondoan, ezkontzekotan...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.

2 (adizlagun batekin)

Ziburuk ere ainitz pairatu zuen, Kostaldeko beste herriek bezala, españolak horrat sarturik.  Herria   2003-05-01

Enez Eussan denetarik urrun nintzela konturatu orduko, Joanaren falta garrazki pairatu nuen. Loratzerat zoan landarea itzali zaiku, Ostankoa Haixpeko Mattin Idiart, 16garren urtean, luzaz pairatu ondoan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.

Bortxa, irainak eta pintaketak ere sarritan pairatu dituztela.  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Errusiak berriz, [...] bete-betean pairatu zuen 1998an petrolioaren prezioaren erorikoa eta asiar merkatuen murriztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Hemen hoinbertze pairatuentzat Jaun Zerukoak eman bide dio toki bat goxoa bere aita ama eta Antton anaia zenaren aldean.  Herria   2003-01-14

Nahikoa pairatu du dagoeneko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Erradazu ea zure kolektibo pairatua osatzen duten jendeak banaka libre diren ala ez?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 130. orr.

4 ezin pairatuzko izlag

Urak, baina, ezin pairatuzko izua sortzen zuen nigan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 39. orr.

Edozein gauzak dardarka jartzen nau, baita txikienak ere, baldin eta eraginik izan badezake nire arimaren nahasmendu ezin pairatuzko honetan. berehala gertatuko lirateke aurrekontu-betebeharrak ia ezin pairatuzkoak, eta izugarri areagotuko lirateke diru-politikaren gaineko akordio faltak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz pairatu (5); asko pairatu (5); bortizkeria pairatu (4); bortxaketa pairatu (3); eraso pairatu (3); erasoa pairatu (5); erasoak pairatu (6); erasoak pairatu zituzten (3); gehiago pairatu (5); gehien pairatu (4); hainbeste pairatu (3); jazarpena pairatu (6); ondorioak pairatu (8); ondorioak pairatu zituen (3)

pairatu arren (4); pairatu dituztela salatu (4); pairatu eta gero (3); pairatu izana salatu (5); pairatu ondoan (5); pairatu ondoren (9)

torturak pairatu (11); torturak pairatu dituzten (4); tratu txarrak pairatu (8); urteetan pairatu (3); urteotan pairatu (3)

ondorioak pairatuko (4)

zernahi pairaturik (3)

inkomunikazio aldian pairatutako (3); pairatutako torturak (7); pairatutako torturen (4)

ezin pairatuzko (3)

pairatzeko arriskua (4)

arazoak pairatzen (3); bazterketa pairatzen (3)

egoera pairatzen (3); egunero pairatzen (5); emakumeek pairatzen (9); emakumeek pairatzen duten (5); emazteek pairatzen (5); emazteek pairatzen duten (4); erasoak pairatzen (3); euskal herriak pairatzen (14); euskal herrian pairatzen (3); euskal presoek pairatzen (6); gaur egun pairatzen (4); gazteek pairatzen (5); gazteek pairatzen duten (3); gehien pairatzen (9); gehien pairatzen duten (3); gizarteak pairatzen (3); herrialdeak pairatzen duen (3)

indarkeria pairatzen (5); jazarpena pairatzen (10); jazarpena pairatzen ari (3); korsikak pairatzen (3); lagunek pairatzen (4); lagunek pairatzen duten (3); langileek pairatzen (4); langileek pairatzen dituzten (3)

ondorioak pairatzen (12)

pairatzen du nahitaez (3); pairatzen duen bazterketa (3); pairatzen duen egoera (10); pairatzen duen gatazka (9); pairatzen duen indarkeria (4); pairatzen dugun egoera (6); pairatzen dugun gatazka (3); pairatzen duten diskriminazioa (3); pairatzen duten egoera (12); pairatzen duten egoeraren (3); pairatzen duten indarkeria (3); pairatzen duten sakabanaketa (3); pairatzen hasi (3); pairatzen jarraitzen (3)

preso politikoek pairatzen (3); presoek pairatzen (9); presoek pairatzen duten (5); sarritan pairatzen (3); senideek pairatzen (3); zernahi pairatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus