Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

panazea 1 iz gaitz guztiak sendatzeko balio duen sendagaia.

Segur aski, nire hankaren kontua zela-eta amarekin izaniko elkarrizketek izanen zuten errua, penizilina gaixotasun guztien kontrako panazea baten modura ikusaraziko baitzidaten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 91. orr.

Gero eta nabariago agertzen da prentsan eta komunikabideetan medikuntza genomikoa panazea berri gisa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Zelula amak ez dira panazea, eta medikuntzaren gainerako alderdiak ere oso garrantzitsuak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

2 oker guztiak zuzentzeko balio duen konponbidea.

Kontsumitzaileari informazio ona garaiz eskaintze hutsa ez da beti erabateko bermea, panazea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.

Transgenikoak ez dira panazea, FAOren arabera.  Berria - Gaiak   2004-05-18

Politikariak itsututa dabiltza honelako azpiegiturekin, eta uste dute panazea bat direla beren jarduera sozio-politikoarentzat.  Berria - Kultura   2006-02-04

Ez da panazea izango, baina bai oinarrizko tresna bat, ez soilik eskumenei dagokionean, herriari proiektu komun baterako ilusioa pizteko ere.  Berria - Mundua   2004-10-23

Buru mendebaldartua zuten hindu-estatugizon haiek bilaturiko politikak huts eginez gero, zalantza gutxi egon zitekeen errusiar panazea lehiakidea sartuko zela Indiako nazio-programan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Desadostasun horrek sakon sustraituriko egonezin espirituala sortu zuen, Mendebaldeko ereduaren arabera antolaturiko indiar nazio-estatuarentzat independentzia lortzearen panazea politikoak sendatu ezin zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.

Koitoa ez da panazea, eta, gainera, emakume gehienek ez dute orgasmorik izaten koitoa eginda.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez da panazea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus