Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paranoiko 1 izond paranoiari dagokiona; paranoiak joa.

Terrorismoari (borroka armatua euren hiztegi paranoikoan) etenbako gorazarre egitetik bizi da, beraz. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 302. orr.

Lotura paranoikoak egiten hasita nago? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 283. orr.

Gizontxoaren istorio paranoikoan, pixkana-pixkana, herriko elezahar aspalditik temati errepikatu baten oihartzuna sumatzen hasia nintzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 261. orr.

Jakina da behar bezalako emakume gaixoa garbimin eta zikin-beldur paranoiko batek harrapatua bizi dela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 27. orr.

Jazarpenak Bobbyren izaera paranoikoa areagotu baino ez zuen egin. Berria - Kirola   2004-07-23

Normala zirudien, baina nortasun ziklotimiko paranoiko hipotentso samarrekoa suertatu zen azkenean. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 113. orr.

Gaur geure gogoz uzten diogu bidea zabalik garbiketa antiseptikoari, garbiaren garbitu-behar paranoikoari. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 286. orr.

Estatua bezain paranoikoak bihurtzen ari ginen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 16. orr.

Noraren infidelitatea begien bistakoa zen, galderak egiten hasten nintzen eta dena ukatzen zuen, nik ezin nuen ezer demostratu, erotu nintzela zioen, paranoiko nengoela. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 41. orr.

2 (izen gisa)

Paranoikotzat joko ninduen. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 153. orr.

Paranoiko hark kontaturikoaz fidatzerik ote zegoen zerabilen Estherrek gogoan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metodo paranoiko (3); paranoiko bat naiz (3); paranoiko bihurtzen ari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus