Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makulu 1 iz makila modukoa, galtzarbean kokatzen den atal bat eta eskutoki bat dituena, zango-bakarrek eta herrenek ibiltzeko erabiltzen dutena.

Makila bat zekarren bidelagun, esku zahar haietan arma bat ez eta makulu bat baizik izan ez ziteken makila baldar bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 201. orr.

Aulki gurpilduna kendu eta bi makulu utzi zizkidaten. Jokin Urain   «Errotarria» - 38. orr.

Bi makuluei ahal nuen bezain gogorren eutsiz, patioko atearen ondoan paretaren kontra geratu nintzela gogoratzen dut. Jokin Urain   «Errotarria» - 38. orr.

Eguraldi eguzkitsuetan bere bi makuluen gainean atariko epelerat biltzen zelarik, [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 20. orr.

Gaixoak ere, oroimenak bezalaxe, makuluak behar ditu, aurrera egiteko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 92. orr.

Mugimendu espasmodikoak eginez zebiltzan, baina hori makuluak zeramatzatelako zen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 278. orr.

Galtzarbea makuluan bermaturik, eskua luzatu zidan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 279. orr.

Erreka bazterrera heltzean, makila pila topatu dugu eta nork berea hautatu du uretan makulu gisa erabiltzeko. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 238. orr.

Zutiturik, makulu bat lagun, leihoraino hurbildu nintzen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 125. orr.

Zangobakarra zen, eta makulu baten gainean zebilen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 8. orr.

Ebanozko makulu bat eramaten zuen beti eskuan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 18. orr.

Gero, zauritua bizkarrean hartu eta, Mauserra makulu, ibiltzen hasi zen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 61. orr.

Norbait dabil aterki bat makulutzat, harekin belarra apartatzen. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 100. orr.

Segitzen du mutikoak makuluarekin larderiatzen, eta gurutzatzen zaizkion guztiekin "urdeka" eta "putakumeka"? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 44. orr.

2 irud/hed

Cafik herren egiten zuen eta Mario zuen makulu, eta edonor sumintzeko moduko gelditasunaz egiten zuten aurrera. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 195. orr.

Mathilderen bakarraldi luzeen makulu isil bihurtu zen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 175. orr.

Amarentzat une latzetako makulu bihurtu zen. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 12. orr.

Taldearen makulu sendoenak Simoni eta Cunego dira, baina taldeko beste zazpi lagunak ere ez dira makalak. Berria - Kirola   2004-05-16

PSNri, berriz, eskuinaren «alternatiba izateari uko egitea eta haren makulu» izatea leporatu zion. Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Memoria izango du biderako makulu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 102. orr.

Gure pentsamenduaren logika jarria dago makulu gramatikalaren menpekotasunera. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 62. orr.

Eta halaz guztiz ere, zientziaren makulu baldarren -baina txit operatiboen- heineraino etorririk ere, ez dakigu galdera horri erantzuten. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 45. orr.

Haren makulu lagunkoiarekin ere, herren handiegia ageri badu itzulpen honek, nirea da soilik errua. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 10. orr.

Gogor defenditzen dute, baina erasoa dute makulu. Berria - Kirola   2006-02-11

Haste beretik izua, terrorea izan zuen makulu Espainia berriak eta Eliza ofizialaren bedeinkapena ere bai. Jokin Urain   «Errotarria» - 87. orr.

Zin-zinez egiten diren koadroek ez ditek makulu lagungarri horien beharrik! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 300. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kokotsa jaso zuen makulu-kirtenetik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 20. orr.

Eskuak makulu-buruan pausatu, eta haien gainean kokotsa zuela jarraitu zuen adiskideak nire jarduna. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 19. orr.

Esaldi eginek, makulu-hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lizar-makulu baten laguntzaz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 8. orr.

Alkohola eta eromena, mistizismoa eta ihesa izan zituen ordu arte bide-makulu. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 173. orr.

Egiazkotzat jotzen diren proposizio batzuetatik, inferentzi-arauak bide-makulu harturik, beste proposizio batera iristen den arrazoiketa-modua. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 117. orr.

Txorakeria hura, ezer ez esateko hizkera-makulu hura, topiko ezdeus hura. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 157. orr.

Gogoan dut, eskaileretan behera gindoazela, Rositak eguraldiaren zeraren bat izan zuela elkarrizketa-makulu. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 101. orr.

5 akuilu-makulu iz pl akuilu-makuiluak.

Bere hanka baldarrekin, kaleetan behera irristaka joaten zela ematen zuen, akuilu-makuluetan balebil bezala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi makulu (4); makulu baten gainean (3); makulu gisa (4)

makulua behar (3)

bi makuluak (3); makuluak behar (3)

makuluen gainean (4); makuluen laguntza behar (5)

taldeko makuluetako bat (3)

makulurik gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus