Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patriotiko 1 izond patriota; abertzaleena, aberkoia.

Filosofia edo pentsamendu espainolaren inguruan ibili diren gorabehera luzeetan, aurreneko apologista patriotikoa (XIX. mendean) G. Laverde izan liteke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.

2 (gauzez)

Ez dut ezer patriotikorik egin nahi izan, ez dago aberriaren aldeko mezurik.  Berria - Kultura   2004-05-14

Irakeko Aliantza Patriotikoko idazkari nagusia da eta okupazioa zein horren gehiegikeriak salatzea da bere lana.  Berria - Harian   2006-03-16

Joantto Ithurbide Bourg Neuf auzoko "Milizia Patriotikoa" delakoaren kapitain izendatua izan zen. Asmoan bertan obra patriotikoa da, beraz, Durán-ena, erromantizismoa aldeztean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

Gaztelu horretan girotu zuen Juan Iturralde y Suitek "Salkindaria" (saltzailea), 1878an idatziriko elezahar patriotikoa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Hala izan ez balitz, ez zituen isilduko hutsik larrienak, gure epeltasun patriotikoarekin lotuak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.

Bere auto agerikoan zutik eskuaz agur egiten duela batera eta bestera, herritarren oihuek, megafoniaren ozenari gain harturik hemen ere, sukar patriotiko betean biltzen dutela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.

Jende hori, zoritxarrez, Bushen mantra patriotikoak 'Gurekin zaude edo terroristekin zaude' beldurtuta dago.  Berria - Mundua   2006-03-10

Ekimen patriotikoek, nahiz eta hiri bakar batekoak izan, beharrezko duten errespetu, miresmen eta maitasun horretxekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Bere bokazio intelektuala, patu edo destino patriotiko kasik heroiko bezala aurkezten dio irakurle alemanari, are kontzientziako zindotasun hori Alemaniari zor balio bezala.Alderdi Komunistak eta beste alderdiek nazional-patriotikoak eta boltxebikeak manifestazioa egin zuten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 242. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurdistango batasun patriotikoa (6)

irakeko aliantza patriotikoko (3); kurdistango batasun patriotikoko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus