Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garaile [1525 agerraldi, 134 liburu eta 752 artikulutan; Egungo testuen corpusean 13.084 agerraldi;] 1 izond garaitu duena. ik garaitzaile. (izan aditzarekin: kiroletan)

Azkeneko bi partidetan garaile izan ondoren. Berria - Kirola   2004-01-18

Danilo Hondo izan zen Voltako 5. etapako garailea. Berria - Kirola   2004-06-19

1999tik 2002ra Montecarloko Rallyko garailea izan zena autotik jaitsi da. Berria - Kirola   2004-01-23

Esain eta Pascualen arteko partidaren garailea izango Aoizkoarren hurrengo aurkaria. Berria - Kirola   2004-03-24

2 (izan aditzarekin: hauteskundeetan)

Ez dela «ez garailerik ez galtzailerik» izan azpimarratu zuen Sanzek. Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Ezkerreko zerrenda (PS-PC-PRG) izan zen igandean eginiko lurralde hauteskundeen lehen itzuliko garaile nagusia, bozen %38,48 eskuratuta. Berria - Mundua   2004-03-27

Garailea abstentzioa izan dela diote EAko gazteek. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

3 (izan aditzarekin: lehiaketetan edo kidekoetan)

Gure Artea sarietan garaile izandako artisten obrak biltzen dituen erakusketa zabaldu zuten atzo Berlingo Kreuzberg auzoko Kunstlerhaus Bethanien erakustokian. Herria  

Baina aurtengo irabazleak nortzuk izan ziren jakiteaz gain,urtero bezala, iazko garaileei garaikurrak eman zizkieten. Berria - Kultura   2004-02-01

Ohi bezala, Eusko Jaurlaritzak aurtengo garaileen lanak argitara eman ditu. Berria - Kultura   2004-10-30

Eguzkiaren argia Ararateko mendi-hegitik Beyaziteko hiriaren eta jauregiaren gainera zabaltzen zen, zuriko eta goibel, baina baita garaile ere, irabazle. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 83. orr.

4 (predikatu gisa)

Gaixotasunaren aurkako borrokan garaile atera ahal izateko. Berria - Gaiak   2004-07-14

Aimar eta Beloki garaile atera dira jokatutako partidetan. Berria - Kirola   2004-01-28

Azken inkesten arabera, Bush garaile aterako da Kerryren kontra. Berria - Mundua   2004-03-31

Inozoren batek baino ez zezakeen pentsa Alemania garaile irtengo ez zenik; ingeles burugabeak "ez ziren konturatzen jokoa galdua zutela". Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 76. orr.

Kanboko Txikito edo Billabonako Besamotza banintz moduan, partida alimale baten ondotik garaile herriratzen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 142. orr.

Garaile sentitzen zen, eta harrotasunez kontatzen zuen nola FAIkoen esku utzi zituen bi apaizak, nahi zutena egin zezaten haiekin. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 14. orr.

Txapelketako finalean lau taldeetako ordezkariak aritu ziren, eta azken emaitzaren arabera, Lasarte gertatu zen garaile. Berria - Kultura   2004-07-06

Harik eta ni borrokatik garaile itzuli arte. Elizen arteko biblia   1 Erg 22,27

Azkenik metenpsikosiaren portuan garaile eta argiturik sartu zenean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 47. orr.

Gero, bi kargalari, kaiola ikaragarri haren azpian makur-makur eginda, aurretik zituela, bere etxerantz abiatu zen doktorea, garaile. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 51. orr.

Robert Bartok eta Jaan Kirsipuu garaile. Berria - Kirola   2004-03-09

McLaren garaile Montoyarekin. Berria - Kirola   2004-10-26

Azkenean, hormonak garaile beti. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 28. orr.

Mikhail Saakashvili Georgiako bozetan garaile. Herria  

Alderdi Sozialistan, Hollande garaile eta Fabius galtzaile. Berria - Mundua   2004-12-03

Alaitz Olaizola garaile, Donostia Hiria sariko antzerki sailean. Berria - Kultura   2004-02-01

Azkenean, 20-27 garaile ingelesak, eta lehen txapela jantzi zuten. Berria - Kirola   2004-05-25

Baturik garaile, banaturik kale. Berria - Ekonomia   2004-02-24

· Venezuelako Gobernuak atzo adierazi zuenez, oposizioak agindutako inkestek ere Chavez hilaren 15eko erreferendumeko garailetzat jotzen dute. Berria - Mundua   2004-08-08

· 5 (izenondo oso gisa)

Hor gaindi ibiliko dira, laster, Aliatuen armada garaileak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 121. orr.

Zeren eta erlijio garaile batek normalean lehiakideen ezaugarri nagusietako batzuk bereganatuz lortzen baitzuen garaipena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 109. orr.

Barbaro garaileen hordak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 154. orr.

Parsien komunitatea, juduena bezala, estatua eta herrialdea galdu arren bizirik irauteko borondate garailearen oroitarria zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 199. orr.

6 (izen gisa)

Garaileak Arrotxapeko atetik sartzen ari ziren. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 42. orr.

Garaipena hilotz eta samin pilaketaren sinonimo baizik ez denean, hobe galtzaileen arteko izatea, garaileen arteko baino. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 53. orr.

Garaileek ez ei zuten gehiegikeriarik egin, ez eta garaituek erregurik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 35. orr.

Azken proban, 26 segundoko aldea atera zuten garaileek lehen kanaerdikoan, eta hori erabakigarria gertatu zen. Berria - Kirola   2004-02-10

9. postuan sailkatu zen, garailearengandik 42 segundora. Berria - Kirola   2004-03-05

Eta jeneral garaile bat bailitzan, sarraskia egindako eremuan bertan hartu zuen loak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 87. orr.

Denek saldu zioten beren burua garaile berriari, denek uko egin erregeri eta erresumari. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 50. orr.

Maiz egin izan dut topo garaile bikain horrekin; ez nion kasik behatu! emakume eskergabe horrek aldez aurretik ezarri eta emaniko egunean, haren etxean aurkeztu nintzen esklabo herabeti eta damutuaren gisara, garaile koroadun gisara jalgitzeko handik.   - 218. orr.

Izan ere, ematen du gerlak garaile bakarra duela: ondoren zer kontatua izango duen idazlea. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 90. orr.

Garaileen podiuma. Berria - Kirola   2004-01-31

Bozketa bat, bi garaile. Berria - Kirola   2004-09-15

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dira garaile oihuak, ez eta garaituenak; festa-kantak dira nik entzuten ditudanak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 190. orr.

-Garaile itxura zeukatean jadanik batzuek. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 187. orr.

Ongi baino hobeki ulertu dut ez zarela une batez baizik etxeratuko, okasioari egoki dagozkion beztidurak janzteko, eta berehala joanen zarela zeure garaile ibileretan berriz ibiltzera.   - 489. orr.

-Bai, oso ongi -esan dut garaile-plantan-, Keweko lorategietan izan zen, Tamesisen ertzean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 243. orr.

Eta bere azken erabakia da -eta kontuz gero, bera egiazko aditua da!- faltsu autentikoak direla, bukatu zuen dendariak, garaile-airez. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

atera da garaile (6); atera zen garaile (14); atera ziren garaile (4); azkenean garaile (5); baina garaile (7); baita garaile (4); besoak garaile (7); beti garaile (8); bi garaile (4); borrokan garaile (4); bozetan garaile (13); bozetan garaile atera (6); da garaile (21); den garaile (7); dira garaile (9); ditu eskuak garaile (4); dute garaile (4); ere garaile (8); eskuak garaile (9); eta garaile (37); eta garaile atera (6); eta garaile ateratzen (4); eta garaile eta (4)

garaile atera (62); garaile atera da (5); garaile atera dira (4); garaile atera zen (17); garaile aterako (22); garaile aterako da (7); garaile ateratzea (7); garaile ateratzeko (10); garaile ateratzen (17); garaile ateratzen den (5); garaile bat (8); garaile eta (34); garaile eta garaiturik (12); garaile irten (18); garaile irten da (4); garaile irten zen (4); garaile irtengo (6); garaile irteten (4); garaile itzuli (13); garaile itzuli zen (5); garaile izan (33); garaile izan zen (6); garaile izango (11); garaile izango da (5); garaile izatea (7); garaile izateko (4); garaile nagusia (7); garaile petoa (9); garaile sentitzen (5)

hauteskundeetan garaile (6); iazko garaile (4); irten zen garaile (5); izan da garaile (7); izan dira garaile (5); izan zen garaile (25); izan ziren garaile (8); zen garaile (53); ziren garaile (18); zuten garaile (6)

azken garailea (7); azken garaileak (10); bi garaileak (4); da garailea (18); da jardunaldiko garailea (9); du garailea (8); dute garailetzat (4); erabakiko du garailea (7); eta garailea (9); eta garaileak (7); eta garaileen (5); etapa garaileari (4); etapako garailea (11); garailea da (8); garailea ere (5); garailea eta (9); garailea ez (5); garailea izan (6); garailea izango (8); garailea nor (7); garaileak eta (7); garailearen aurka (6); garaileen eta (4); garailetzat jo (9); garailetzat jotzen (4); iazko garailea (13); iazko garailea da (4); iazko garaileak (6); itzuliko garailea (10); izan da garailea (4); izan zen garailea (8); izango da garailea (7); jardunaldiko garailea (10); jarduneko garailea (7); lortu zuten garaileek (4); txirrindulari garailea (4); urteetako garailea (4); zen etapako garailea (4); zen garailea (13); zuten garaileek (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus