Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makurka 1 adlag makurtuz.

Lurrera itzulia zela ikusi genuen zurtuta, eta makurka genuela aurrean, sari eske. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 61. orr.

Makurka hurreratu natzaie, etsaien lerroetan sabotaiak egitearren txarrantxapetik narrasten nintzen moduan. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 172. orr.

Pena gutxiago dela burgesak zerbitzatzea, zeureak ez dituzun soroetan makurka ibiltzea baino. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 249. orr.

Gizon handi bat gogoratzen dut, zahartu eta gero erdi makurka ibiltzen bazen ere.· Bigarrenik, hura erosten duenak, berak bildu behar du, oilategi-zuloetan lauhankan sartuz eta larrain-zokoak altxa-makurka miatuz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 55. orr.

2 okerka.

Hori guztia ikusirik, kontu hauek hain oker eta triste baldin badaude, hain makurka baldin bagabiltza, [...]. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 193. orr.

3 (izen gisa)

Bostekoa emanda eskertu zigun, bizkar-makurkak eginez erretiratu zen barra aldera. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 225. orr.

4 buru-makurka adlag burua makurtuz.

Ohore artean eta buru makurka hartu zuten. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 81. orr.

Doi bat kikildua eta aztoratua, Ala Al-Din buru makurka joan zitzaion kalifari eta esan ahalak esan zizkion bere eskerrona agertzeko.Automobil urdin bakoitzak, bada, agurraldi-saio halako bi jasotzen zuen muinoaren gailurrera iristean, eta automobiletakoek, berriz, irribarrez eta buru-makurka eskertzen zuten harrera-oihu bakoitza. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 182. orr.

Bi gizon jertsedun zeuden haien parean zegoen bankuan, gustura edaten, buru makurka adieraziz emakumeen emozioarekiko adostasuna Annie atera joan zen, irribarre egin nahian, buru-makurka, ilea txukuntzen, eskuak mantalean garbitzen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buru makurka (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus