Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garaipen [5370 agerraldi, 173 liburu eta 2399 artikulutan; Egungo testuen corpusean 50.267 agerraldi] 1 iz garaitzea. ik garaitzapen; garaitza; garaitia.

Horixe bera esan zion itsuari, galerak ospatzeko modu bitxia zutela, galerak garaipenak balira bezala hartzen zituztela. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 187. orr.

Sindikatuak urte hartan garaipen partziala lortu zuen epaiketan. Berria - Mundua   2004-07-11

Torneo mota bat, zeinean, galtzailea derrotaz jabetzen ez denez, irabazleari garaipenaren saria ukatzen zaion. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 188. orr.

Bere Lider Loriatsuari jarraitzen dio garaipena arte. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 35. orr.

Juduen garaipena. 4681

Indarraren eta indartsuenaren garaipena. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 42. orr.

Gaur, atzo, eta beti, beti-beti, katolikotasunaren garaipen osoa bilatu dut Espainiarentzat... Txillardegi   «Putzu» - 132. orr.

Horiek guztiek zientzia eta teknologiaren garapen eta garaipenaren ispilu dira. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 17. orr.

Izan ere, garaipen larria baita beti askonahiaren eta gutizien gainetik izatea; eta jende zintzoak baizik ez du lortzen halako garaipenik.   - 187. orr.

Latinak ere ez zituen bere garaipen baketsuak lortu inoiz idatzi ez ziren hizkuntzen bizkar bakarrik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 62. orr.

Izan ere, irabazlearen garaipena ezin oso-osoa izan garaituak plaza agerian makurrarazi gabe. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 310. orr.

Kristautasunak paganismoaren gain izandako garaipenak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 101. orr.

Ikuspegi honetatik, zientziak erlijioaren gain erabateko garaipena izatea tamalgarria izango litzateke bi aldeentzat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 118. orr.

Harry Potterrek ez du hitz egiten Izendatu Behar Ez Denaren aurka izandako garaipenaz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 19. orr.

-Garaipen handi hau eman didazu, bai, eta orain zer, egarriak hil behar ote dut eta erdaingabe horien eskuetan erori? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 37. orr.

Eta ez zaude dagoeneko garaipena erdiesteaz ziur?   - 484. orr.

Garaipenak, burutzeaz at gero jendeak gogoratzeko moduan lortu behar baitira. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 153. orr.

Beren garaipena baino grina biziagoz inoren hondamena bilatzen duten gizakalte itsuok bezala. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 277. orr.

Argi eta garbi bainuen bezperako garaipenak on baino kalte gehiago ekarri behar zidala. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 39. orr.

Garaipenaren ereinotza lortu duen idazle batek. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 32. orr.

Ez-garaipen hauek emozioz gogoratzen dira gaur egun ere. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 82. orr.

2 (gerretan eta kidekoetan)

Errusiak Bigarren Mundu Gerran izaniko garaipena ospatzeko. Berria - Mundua   2004-05-12

Borroka nahiago duzunez geroztik garaipena baino, ez dut jada zer erranik.   - 111. orr.

Eta gutarteko anitzek ziurtzat emaiten baldin bazuten Hitler-en garaipena, beste zenbaitek pentsu zuten amerikarrek eta ingelesek irabaziko zutela. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 104. orr.

Boztu ginen, ustez eta 45eko amerikarren eta sobietarren garaipena nolazpait gure garaipena ere zen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 132. orr.

Baina gerrak eta neguak segitu zuten Stalingradoko garaipenaren ondoren ere. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 198. orr.

Media eta Pertsiko Kronika-liburuan irakur daitezke haren garaipen handien berriak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 145. orr.

Ordu arte, Ivan Ogareffek egia baizik ez zuen esan; baina, Irkutskeko defendatzaileen adorea ahultzeko asmotan, emirraren tropen garaipenak puzten eta harrotzen hasi zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 429. orr.

Haren emaztea gerra garaipen ikur balitz bezala gizonen artean eramana izan zena. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 141. orr.

Torneo mota bat, zeinean, galtzailea derrotaz jabetzen ez denez, irabazleari garaipenaren saria ukatzen zaion. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 188. orr.

Sindikatuak urte hartan garaipen partziala lortu zuen epaiketan. Berria - Mundua   2004-07-11

Champs Elysées-en zehar Garaipenaren Arkurantz gindoazela. ik beherago 8. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 353. orr.

3 (kiroletan)

Paris-Nizako garaipenari esker. Berria - Kirola   2004-03-19

Kolpeak Olaizolaren garaipena erraztu zuen. Berria - Kirola   2004-11-28

Erdialdeko dibisioan, hirugarren postuan dago Hornets, 30 garaipen eta 26 partida galduta. Berria - Kirola   2004-02-25

Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean: 52 garaipen eta 23 porrot. Berria - Kirola   2004-04-03

Orain arte jokatutako hiru partidetan bi garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte eibartarrek. Herria  

Magnus Kopako bigarren garaipena erdietsi dute angeluarrek. Berria - Kirola   2004-01-21

Ruben Navarrok partida amaitzeko zazpi minutu falta zirela egin zuen Alavesen garaipenaren gola. Herria  

Pierre Aquile Webok sartu zuen garaipenaren gola 60. minutuan. Berria - Kirola   2004-09-04

Lapurtarrak aukera baliatu zuen Mindimba atezain bikainari garaipeneko gola sartu zion (6-5). Berria - Kirola   2004-10-24

Asko sufritutako garaipena izan zen. Berria - Kirola   2004-01-28

Merezitako garaipena lortu zuten. Berria - Kirola   2006-05-10

24 garaipen lortu dituzte euskal txirrindulariek 2004an. Berria - Kirola   2004-10-21

Garaipenak lortzeko aukera baliatu ahal izan duen txirrindulari langilea. Berria - Kirola   2004-02-10

Hamahiru partida ofizial zeramatzan garaipenik erdietsi gabe. Berria - Kirola   2004-01-28

Terrassa aurrera joan zen garaipenaren bila. Berria - Kirola   2004-03-28

Garaipen bakarra falta zaio Detroit Pistonsi txapeldun izateko. Berria - Kirola   2004-06-15

Ostiral goizeko etapa ere aproposa izan daiteke garaipena eskuratzeko. Berria - Kirola   2004-04-07

Bi garaipenera dago Minnesotta, eta hirura azken aldian pattal ari den Lakers. Berria - Kirola   2004-01-22

Vila-realen ostiraleko garaipenak gehiago behartuko du Athletic. Berria - Kirola   2004-05-16

Etxeko garaipenak bultzada handia eman diezaguke. Berria - Kirola   2004-03-17

Garaipenerako lehian. 4729

Urtero irabazten genuen dominatxoa, eta atxikimendu maitekorra genion gure kirol-garaipen xume eta herrikoi hari. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 21. orr.

-Txapeldun batek ibilgailu elegantea beharko dik bere garaipenak ospatzeko! Josu Landa   «Odolbildua» - 132. orr.

Garaipen zerrenda handitzeko. Berria - Kirola   2004-02-10

Etapa garaipen ederra, etapa ikusgarrian, non eta bere idoloa izan zenaren jaioterrian. Berria - Kirola   2004-05-21

4 (hauteskundeetan)

Horregatik, Chavezen garaipena oso garrantzitsua da, herriaren garaipena delako. Berria - Mundua   2004-08-17

Eskualdetako bozetan garaipena egiaztatzea espero du ezkerrak. Berria - Mundua   2004-03-28

Bir Zeit Unibertsitateak egindako inkesta batek Bargutiri ematen dio garaipena, botoen %46rekin. Berria - Mundua   2004-12-07

Diputatu horren bozak eman zion garaipena Flosseri. Berria - Mundua   2004-10-24

Botoen %99,14 zenbatuta, garaipena lehen ministro Viktor Janukovitxentzat zen. Berria - Mundua   2004-11-23

Gloria Macapagal Arroyok lortu zuen garaipena. Berria - Mundua   2004-12-15

Viktor Jushenkoren garaipena aldarrikatu zuten. Berria - Mundua   2004-11-07

Astelehenean Iowan ustekabeko garaipena lortu zuen John Kerry Massachusettsko senadoreak. Berria - Mundua   2004-01-22

Garaipena iragartzeko hitzaldian agertu zen Kerry, lehen aldiz, estatu gizon gisa, presidente bezala. Berria - Mundua   2004-02-05

Garaipen giroa lagun, lehen txandan lehian izan ziren zerrenden bateratzea errazagoa izan da ezkerraren aldetik. Berria - Mundua   2004-03-28

Era berean, abstentzioa horren altua izatea garaipentzat jo zuen Marokok. Berria - Mundua   2004-10-20

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Jaunaren garaipen-gezia! Elizen arteko biblia   2 Erg 13,17

Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet. Elizen arteko biblia   Ap 2,10

Zu nagusi garaipen-egunean. Elizen arteko biblia   Sal 110,3

Garaipen seinalerik ageriena. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 277. orr.

Baina aurpegian garaipen-sentimendu kontrolatua nabari zitzaion. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 290. orr.

Garaipen aireko halako irribarrearekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 236. orr.

Piztiaren hilketa kontatzean garaipen oihuak jaurtiz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 127. orr.

Garaipen keinuka ari zitzaidan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 57. orr.

Irmo eta halako garaipen-doinu batez. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 127. orr.

Garaipen kanta. 4754

Berekin dakar garaipen-agiria, berak askaturiko herria. 4755

Bizkor joaten dira denak haren atzetik txaloka, lasterrean jarraitzen diote haren garaipen-gurdiari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 198. orr.

Horra Prévanen historia; zuri dagokizu ikustea ea haren loria nahi duzun gehitu, eta haren garaipen orgari nahi zatzaizkion lotu.   - 243. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urtero irabazten genuen dominatxoa, eta atxikimendu maitekorra genion gure kirol-garaipen xume eta herrikoi hari. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 21. orr.

Teknikari mendebaldarraren sasi-garaipen katastrofikoaz. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 73. orr.

7 garaipenezko izlag

Garaipenezko keinu batekin. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 99. orr.

Kristoren garaipenezko bigarren etorrera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 81. orr.

Gero aiene bat entzuten zen, edo garaipenezko oihu bat. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 127. orr.

Gogoetazko beste "mmmmm" bat bota zuen, azkenik garaipenezko "jakina!" bat jaulki zuen arte. Jon Alonso   «Euskal karma» - 49. orr.

Beethovenen sonata ez bezala hartu zuten afaltiarrek Martxa hungariarraren erritmo biltzaile eta garaipenezkoa. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 214. orr.

8 garaipen arku

Garaipen arkuaren azpian gelditu nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 359. orr.

Zer ordu zen berriro Garaipen Arkuaren azpitik igaro nintzenean? Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 359. orr.

Hiru zaldi agertu ziren gurdi-atean, garaipen-arkuetan zizelatu edo margotzen dituztenen berdin-berdinak. 25372

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aurka garaipen (7); aurkako garaipen (6); baina garaipen (17); baino garaipen (14); bederatzi garaipen (8); bere garaipen (19); bere garaipen zerrenda (10); beste garaipen (22); beste garaipen bat (12); bi garaipen (57); bi garaipen eta (10); bi garaipen jarraian (6); bi garaipen lortu (11); bost garaipen (21); da garaipen (14); ditu garaipen (6); du garaipen (12); duen garaipen (6); ere garaipen (6); eta garaipen (85); eta garaipen bat (7); eta garaipen zerrenda (6); etapa garaipen (15)

garaipen argia (12); garaipen argia lortu (9); garaipen bakar (6); garaipen bakarra (44); garaipen bakarra falta (8); garaipen bakarra lortu (15); garaipen bakarrera (21); garaipen bana (7); garaipen bat (107); garaipen bat behar (7); garaipen bat da (6); garaipen bat lortu (15); garaipen batek (12); garaipen batekin (22); garaipen baten (11); garaipen behar (12); garaipen bikaina (12); garaipen bikaina lortu (9); garaipen daramatza (11); garaipen ederra (10); garaipen ederra lortu (7); garaipen erosoa (9); garaipen erraza (16); garaipen erraza lortu (12); garaipen eta (48); garaipen eta berdinketa (12); garaipen eta bi (6); garaipen garrantzitsua (40); garaipen garrantzitsua izan (6); garaipen garrantzitsua lortu (19); garaipen garrantzitsuena (9); garaipen gehiago (11); garaipen gehien (12); garaipen gehien lortu (6); garaipen gisa (8); garaipen gose (8); garaipen gosea (11); garaipen guztiak (6)

garaipen handi (9); garaipen handia (32); garaipen handia izan (6); garaipen handia lortu (10); garaipen handiak (9); garaipen hark (7); garaipen hau (8); garaipen historikoa (6); garaipen honek (6); garaipen hori (20); garaipen horiek (6); garaipen horrek (14); garaipen horrekin (9); garaipen horren (6); garaipen horri (6); garaipen hura (8); garaipen jarraian (17); garaipen lortu (69); garaipen lortu ditu (30); garaipen lortu zituen (17); garaipen oihu (7); garaipen txiki (7); garaipen txiki bat (6); garaipen txikia (7); garaipen zabala (7); garaipen zerrenda (59); garaipen zerrenda ikusgarria (6)

halako garaipen (7); hamar garaipen (7); hiru garaipen (34); hiru garaipen eta (6); ibilbideko garaipen (11); ibilbideko garaipen garrantzitsuena (7); izandako garaipen (7); jardunaldietan garaipen (6); jardunaldietan garaipen bakarra (6); kirol ibilbideko garaipen (9); lau garaipen (25); lehen garaipen (14); lortutako garaipen (14); oso garaipen (9); oso garaipen garrantzitsua (6); sei garaipen (10); zazpi garaipen (14); zen garaipen (6); zortzi garaipen (12); zuen garaipen (8)

atzoko garaipena (11); aurkako garaipena (6); azken garaipena (20); baina garaipena (23); baten garaipena (6); bederatzigarren garaipena (7); bere garaipena (18); bigarren garaipena (58); bigarren garaipena lortu (22); bosgarren garaipena (15); chavezen garaipena (11); da garaipena (26); demokraziaren garaipena (7); denboraldiko lehen garaipena (20); dio garaipena (7); dira garaipena (8); dira garaipena lortzeko (7); du garaipena (50); duen garaipena (9); duen lehen garaipena (6); dugu garaipena (8); dute garaipena (21); eman eta garaipena (6); eman zion garaipena (13); erabaki zen garaipena (11); erabateko garaipena (11); ere garaipena (12); eta etapa garaipena (6); eta garaipena (84); eta garaipena lortu (12); eta garaipena lortzeko (14); eta merezitako garaipena (8); etapa garaipena (34); etapa garaipena lortu (6)

garaipena behar (27); garaipena behar zuen (8); garaipena berretsi (6); garaipena da (63); garaipena da atzokoa (8); garaipena dela (11); garaipena du (17); garaipena eman (42); garaipena eman dio (10); garaipena eman zion (14); garaipena ematen (13); garaipena erdiesteko (6); garaipena erdietsi (16); garaipena erdietsi zuen (6); garaipena ere (12); garaipena eskura (10); garaipena eskuratu (22); garaipena eskuratu zuen (8); garaipena eskuratzeko (9); garaipena eta (45); garaipena etxean (6); garaipena ez (39); garaipena ez da (6); garaipena ez den (7); garaipena ezinbestekoa (6); garaipena ia (7); garaipena izan (33); garaipena izan da (10); garaipena izan zen (16); garaipena izango (9); garaipena lor (15); garaipena lortu (280); garaipena lortu ahal (6); garaipena lortu du (53); garaipena lortu nahi (13); garaipena lortu ondoren (11); garaipena lortu ostean (6); garaipena lortu zuen (96); garaipena lortu zuten (20); garaipena lortuko (8); garaipena lortuta (16); garaipena lortuz (19); garaipena lortuz gero (17); garaipena lortzea (49); garaipena lortzeko (149); garaipena lortzeko aukera (20); garaipena lortzen (37); garaipena lortzen saiatuko (9); garaipena merezi (6); garaipena nahi (19); garaipena nahi du (9); garaipena onartu (15); garaipena oso (7); garaipena ospatu (7); garaipena ospatzeko (13); garaipena ospatzen (8); garaipena zen (7)

gure garaipena (10); handiko garaipena (11); handiko garaipena lortu (7); haren garaipena (11); hirugarren garaipena (33); hirugarren garaipena lortu (13); iazko garaipena (7); itzuliko garaipena (10); izan zen garaipena (11); izan zuen garaipena (7); jaunak garaipena (7); kanpoko lehen garaipena (6); laugarren garaipena (33); laugarren garaipena lortu (16); lehen garaipena (135); lehen garaipena da (6); lehen garaipena eman (6); lehen garaipena lortu (32); lehen garaipena lortzeko (8); lehenengo garaipena (8); ligako lehen garaipena (8); lortu du garaipena (11); lortu zuen garaipena (46); lortu zuten garaipena (15); lortutako garaipena (15); merezitako garaipena (14); merezitako garaipena lortu (9); prodiren garaipena (6); seigarren garaipena (18); seigarren garaipena lortu (9); taldeak garaipena (13); zen garaipena (43); zion garaipena (21); zioten garaipena (8); zortzigarren garaipena (6); zuen garaipena (96); zuen lehen garaipena (9); zuten garaipena (41)

atzoko garaipenak (10); atzoko garaipenarekin (44); atzoko garaipenari (10); atzoko garaipenari esker (9); aurkako garaipenak (9); baina garaipenak (8); baina garaipenik (6); bi garaipenera (6); bi garaipenera (6); ditu garaipenak (6); du garaipenik (13); du garaipenik lortu (9); eta garaipenak (15); eta garaipenarekin (6); eta garaipenaren (14); etapa garaipenak (9); etapa garaipenarekin (6); ez du garaipenik (12); ez zuen garaipenik (6); garaipenak eta (8); garaipenak ez (16); garaipenak ihes (6); garaipenak lortu (6); garaipenak lortzea (7); garaipenak lortzeko (17); garaipenak lortzen (10); garaipenaren bila (48); garaipenaren bila zelairatuko (9); garaipenaren gakoa (7); garaipenaren gola (28); garaipenaren gola sartu (10); garaipenaren ondoren (17); garaipenaren ostean (10); garaipenari esker (21); garaipenen bat (17); garaipenen zerrenda (15); garaipenerako bidea (11); garaipenetik gertu (10); garaipenik eskuratu (6); garaipenik ez (14); garaipenik gabe (18); garaipenik lortu (45); garaipenik lortu ez (8); garaipenik lortu gabe (10); garaipentzat jo (12); hamasen garaipenak (6); lortutako garaipenak (14); zuen garaipenaren (8); zuen garaipenik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus