Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negutegi 1 iz berotegia.

Negutegi batean loreak aldatzen, edo, lan-mahai batean oholak mozten. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 36. orr.

Gaur bertan milaka apio aldaxka landatu ditut nire negutegietan eta hemendik aste batzuetara bilduko ditut. Berria - Harian   2005-08-16

Lurralde honetan ez duk orkidearik hazten, neure negutegian nik hazten ditudanak kenduta. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 130. orr.

Plastikozko negutegia hasi ginen altxatzen bertako zabalgune batean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 209. orr.

Emakumeak harem-ean bezala loreak gordetzeko ditudan negutegietan igarotzen ditut nire egunak eta nire gauak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 270. orr.

Ur-baporea askatzen zuten makinei begira gelditu zen Monike; negutegiko sabaitik zintzilikaturik zeuden. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 44. orr.

Eskailera bat zegoen negutegiaren kontra, eta ore mordoxkak han-hemenka erantsita, negutegiko sabaia konpontzen hasiak zirenez. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 68. orr.

Askorentzat snob bat zen, zenbaitentzat odolkidetasunak eta endogamiak ahuldutako sasi-aristokrazia leinu baten azken alea, errukarrienek negutegiko lore ikusten zuten. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 47. orr.

1985. urtean, 9.000 hektarea baziren negutegi bilakatuta. Berria - Euskal Herria   2004-04-22

· Negutegi handi batek bilduko ditu kanpaldian izango diren bilera, hitzaldi eta ekitaldiak. Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Gasteizko euskaltegietako ikasleak etorriko dira negutegira, eta klaseak hemen hartuko dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-12-01

2 negutegi efektu berotegi efektua.

Negutegi efektua eragiten duten gasen isurketaren hazkundea etetea. Berria - Ekonomia   2004-08-28

Negutegi efektuak, berriz, parke natural horien balioa honda dezakeela ohartarazi dute. Berria - Gaiak   2004-02-29

Gas naturala, berriz, asko dago eta merkea da, baina negutegi efektua areagotzen du. Berria - Gaiak   2004-06-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

negutegi efektua (11); negutegi efektua eragiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus