Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pilatu, pila, pilatzen 1 du ad gauzak elkarren gainean edo ondoan, pila bat osatzen dutela bildu. ik metatu.

Han, otarre hutsak pilatu eta egundoko paretak osatzen ziren goizero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Ezpel-zotzak eta ezpel adarrak pilatu dituzte plazaren erdian, ezpelaren suak luze irauten baitu eta gogotik berotzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

Uraren pertz baten ondoan pilatu zituen platerak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 102. orr.

Mota guztietako salgaiak pilatu dituzte erakusmahaian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.

Gorpuak ateratzen eta atarian pilatzen laguntzera behartu zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 172. orr.

Eta bekatua bekatuaren gainean pilatu ondoren, damurik gabe hil zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Hartu arkume onena; gero, pilatu azpian egurra, irakin dezala borbor.  Elizen arteko biblia   Ez 24,5

Nazioen aurka epaia eman du: gorpuak pilatu ditu eta lur zabalean buru-hezurrak hautsi.  Elizen arteko biblia   Sal 110,6

Urtegi horiek pilatzen duten ura, bai, baina pertsona horiek isuritako malkoak ezin dira neurtu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 139. orr.

Lur-haizea edo lehor-haizea baita azken batean, lainobera hau beheko zokoetan pilatu duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.

2 (da ad gisa)

Galtzerdiak eta kuleroak pilatzen diren lehen tiraderan bilatzen duzu kamiseta gorri zaharra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 68. orr.

Artile asko pilatu zitzaidan, ez neukan non saldu, eta oihalak ehuntzen hasi nintzen, oihal lodi eta arruntak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.

Jende guztia Jeremiasen inguruan pilatu zen tenpluan.  Elizen arteko biblia   Jr 26,9

Mundu guztia haren inguruan pilatu da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.

Eta jendea, izugarri jende, irudi haiei begira pilatzen zuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

Erdi-lo zeuden marinelak kabinaren inguruan pilatu ziren zure aginduen zain.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 157. orr.

Sumintzen joan ahala hitzak ahoan pilatu zaizkio, eta, saio bat egin arren, hitz batzuk zezeltzea besterik ez du lortu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 55. orr.

Biztanle kopuru handiak pilatu diren eremu zikin-sortzaileotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Milaka ideia pilatu ziren bere buruan, borborka zituen garunak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 144. orr.

Ariman hilketen eta tratu txarren ardurak elkargainka pilatzen direnean, zer aitor liteke?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 167. orr.

3 kopuru handia bildu.

Tirok gotorlekua jaso du, hautsa adina zilar pilatu du, kaleetako lokatza adina urre.  Elizen arteko biblia   Za 9,3

Zeure jakinduria eta trebetasunaz egin zara aberats, urrea eta zilarra pilatu dituzu zeure altxorretan.  Elizen arteko biblia   Ez 28,4

Altxor baliotsua pilatuko dute etorkizunerako eta egiazko bizia eskuratuko.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,19

Haren abitu pobreak adierazten zuen non pilatzen zituen bere aberastasunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari.      - 0. orr.

Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten.  Elizen arteko biblia   Mt 6,20

Balizko porrota, saiatu izanak goxatuko dio, eta hurrengorako eskarmentua pilatuko du gainera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 47. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Lan pilatua zeukan Karlosek, eta etxera eraman zuen, eta baita amaitu ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 40. orr.

Energia pilatua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 163. orr.

Hori ikusita, aurpegi pilatu guztiak barreka hasi ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Argia piztu zenean, egunkari zahar pilatuak agertu ziren albo bietara, tontorretan gainez eginda.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Kordeletik askatu ez duten egunkari fardel pilatua bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus