Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinalde 1 iz oinen edo oinaren aldea.

Iparraldeko konstelazioaren buru inguruarekin zeharka eta Geminisen oinaldean, Auriga aurkitzen da, Tauroren adar baten muturrean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4350. orr.

Hegoaldeko harresien oinaldean. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 146. orr.

Hurrengo gauean gurutze guztiz izugarri bat ikusi zuen ametsetan: haren gailurrak zerua ukitzen zuen, eta oinaldea Frantziskoren ahoan finkatua zegoen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 23. orr.

Bide horretatik iritsi ziren azkenik Goi Patiora eta Iturriaren Plazara, Dorre Zuriaren oinaldean. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 19. orr.

Orduan eman zigun Gandalfek landan bildu beharrean hona etortzeko aholkua, haranean mendien oinaldean elkartzeko. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 74. orr.

Erizain bat ohearen oinaldearen inguruan zebilen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 23. orr.

Ohearen oinaldeko barran jarrita, txirularekin sehaska-kanta eder bat jo zuen amarentzat. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 269. orr.

Eta han zegoen Big Joeren hatz-marka ere, tintaz zikinduriko zirriborroan, orriaren oinaldean, beti ohi bezala. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 163. orr.

Eskutitza eskuz sinatua da, denen errubrikak hortxe direla, orriaren oinaldean edo bestela ezkerreko ertzean. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 242. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Esanahi ezberdinak izan ditzake, elkarren artean gurutzatuak edo txandakatuak, baina berbera dirauen enuntziazio-oinalde baten gainean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 127. orr.

3 orriaren oinaldea.

Amaierako oharrak: oinaldeko oharren ordezkoak dira eta testu osoaren atzeko aldean, bibliografiaren aurretik, idazten dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 371. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohearen oinaldean (6)

ohearen oinaldeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus