Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xirula 1 iz txirula.

Soinu tresnetan, hor dira segur txistua, xirula, txiribita, txanbela, silbotea eta holako batzu. Herria   2004-04-29

Xirula entzuten nuen, Gotainera hurbiltzen ari. Txillardegi   «Putzu» - 384. orr.

-Zergatik ez dun herorrek ere xirula jotzen ikasten...? Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 244. orr.

Kantarien hatzek jotako xirulak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 385. orr.

Jende guztia haren ondoren igo zen, xirula joz eta beren poza ozenki azalduz. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 62. orr.

Danborrak eta xirulak euren soinua barreiatzen dutela, tribuko gazteak landare haluzinogenoren baten eraginpean daudela. Jon Alonso   «Euskal karma» - 139. orr.

Bai, bere hezurrekin egin ditu gizonak, arma sakratuak eta xirula miragarriak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 262. orr.

Kornamusa edo xirula baten txistu zerutiarrak baizen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 178. orr.

Emakumezkoek beren nota zoliak, eta haurren ahots meheek xirula mehearen hotsak ematen zuten deboziozko burrunba suharrean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 230. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Biharamunean Maxkaradaren xirula hotsak esnatu ninduen. Txillardegi   «Putzu» - 384. orr.

Xirula soinu ezti xorrotx hori nahi nuen. Txillardegi   «Putzu» - 384. orr.

-Uste da nolabaiteko munstroren bat dagoela, Slytherinen oinordekoak bakarrik kontrola dezakeena -erantzun zion Binns irakasleak bere xirula-ahots lehorraz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xirula eta ttunttuna (3); xirula jotzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus