Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garaitsu1 iz garai bera, gutxi gorabehera.

Garaitsu hauxe hartuko zuen nekazariak sasi iharrak, kontuz-kontuz, garbitzen hasteko ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 322. orr.

Pentsatu beharra dago, beraz, garaitsu hartan bai bere obrak bai bere bizitzak ez zutela jasaten kutsadura politiko nabarmenik. Berria - Kultura   2004-03-13

Gure aitak kontatuta dakit hori; izan ere, aita Salbatoreko barnetegian ikasle izana zen, osabaren arrimura, eta, kontatzen ari naizen garaitsu hartan ezkontzekotan zen arren, joaten zitzaion oraindik ere noizean behin bisitan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 45. orr.

Marielexako jende nagusia asko ikaratu ohi zelako irrati edo garaitsu haietan ezagutu zen fonografoaren soinu haiekin. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 186. orr.

Behin batean, Caffara, Krimeako hirira, etorri zen, sufre bainuak hartzera, aspaldidanik, erromatarren garaitsutik, baitute osasuntsu eta mirarigile fama. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina garaitsu (3); eta garaitsu (4); garaitsu hartan (40); garaitsu honetan (13); garaitsu horretan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus