Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makurrarazi (orobat makurtarazi g.er.), makurraraz, makurrarazten 1 du ad makurtzera behartu.

Makurraraziko dute agure ttenttea. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 30. orr.

Baina Mattinek, noiz eta ikusi baitzuen gertatu zitzaidana, harrapatu zuen Markos iletik, makurrarazi zuen, sarrarazi zion burua uretan behin eta birritan, eta ez zen jabaldu ez sosegatu harik eta Markos eztulka eta hatsangaka utzi zuen arte. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 306. orr.

Erromatarren arma nagusia, Sirakusa makurrarazi behar zuena, uretan suntsitu zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 474. orr.

Orain makurrarazi egingo ditut zure etsai guztiak. Elizen arteko biblia   1 Kro 17,10

Honen bihotza jainko arrotzengana makurrarazi zuten zahartzaroan. Elizen arteko biblia   1 Erg 11,4

Herrak kokotsa makurrarazi zidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 247. orr.

Beren jainkoengana makurraraziko dizkizuete bihotzak. Elizen arteko biblia   1 Erg 11,2

Honela makurrarazi zieten burua filistearrei. Elizen arteko biblia   1 Sm 7,13

Ez al zuen laido larritzat jotzen pentsamenduaren jabe den gizon bat pentsatu gabe sinestera makurrarazi behar hura? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 66. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Anjelek baso luze makurrarazian zerbeza zelan isurtzen duen ikusten du Joxanek. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua makurrarazi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus