Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plusbalio (8 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; orobat plusbalia 5 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian gainbalio agertzen da) 1 iz eraldatzerik izan ez duen ondasun baten (akzio, lur sail, ondasun higiezin... baten) balioaren igoera. ik gainbalio.

Lurzoru horren salerosketaren ondoren, 130 milioi euroko plusbalioak lortuko lituzke Gasteizko Udalak, Alonsok azaldu duenez.  Berria - Harian   2006-02-21

Nire ustez, plusbalia pagatu beharko litzateke etxebizitzen salerosketan, baina ez zergaren bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Langileei lapurtzen dien plusbalioaren zati bat herriari itzultzen zaio horrela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 69. orr.

Haren aita eta haren ama zenbait urtetan zehar behar den lekuan egote hutsarekin, edo etorri berria bada ere, bertan lan egiten badu (edo, antzina esaten zen bezala, plusbalioa bertan izerditzen badu...), [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 111. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gorputzak atsegin-leku izateari utziko dio, eta ekoizpen-makina eta plusbalia-iturri bilakatuko da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus