Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paratu (orobat parau g.er.), para, paratzen 1 du ad jarri.

Eskuburdinak hik paratuko dizkiok? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 272. orr.

Aparkatzea galaraztearren Udalak paratutako jardineretariko batera hustu nuen sabela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 10. orr.

Afixak paratu dituzte: "Kamaradak...!". Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 28. orr.

Neskatila jantziak paratzen zizkion, andrakiletak ematen zizkion, neska balitz bezala mintzatzen zitzaion. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 99. orr.

Esku bat paratu zuen osaba Jeffen sorbalden gainean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 154. orr.

Taxistak fardelak paratuak zituen maletegian eta kotxe gainean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 95. orr.

Gasa bildu bat paratu zidan azalaren eta haragiaren artean, "jarioari eusteko", azaldu zidanez. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 180. orr.

Egun batez, salmenta oholtxoetan, gorteko jaun-andrerik ezagunenen izenak paratu zituen esleituriko oilar, arraia eta berdelen parean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 349. orr.

Izengoitia paratu zidan: "Nabarrenkoxeko zezenkoa". Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 209. orr.

Evak begi berde ilunak paratu zituen Idoiaren keinu iheskorretan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 147. orr.

-Isuna paratzen badidate, hiretik pagatuko diagu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 10. orr.

Paratzen dizkioten oztopoak ez baitira nolanahikoak. Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Ongi zagon, baina orduan baldintza bat paratuko dinat. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 353. orr.

Lehengo fraide berberak edo beste fraide batek paratu du mintzaldia latinez. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 237. orr.

Mahaia paratzeko astia izanen dute agian! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 214. orr.

2 (adizlagun eta kidekoen eskuinean)

Alemanek demokratikoki paratu zuten tronuan Hitler. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 44. orr.

Muxarra batzuk geneuzkan erretzen paratuak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 160. orr.

Gerorako uzten ibili da, hilabeteetan, orri zuriaren aurrean jarri beharko zueneko unea, lehenbiziko nota jo beharko zuenekoa, eltzea sutan paratzekoa. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 161. orr.

Martxan jarri dute irrati nazionala abian paratzeko proiektua. Berria - Harian   2005-06-01

Autoa martxan paratu zuen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 229. orr.

Gizonek, neke handiz, Errebantxa igeri paratzea lortu zuten; eta Stede Bonnet maiorra, bere lehen konkistak puzturik, itsasora irten zen ostera. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 155. orr.

Loreak erorita zeuden, eta ondo paratu ditut. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 108. orr.

Ohetik jaiki eta belauniko paratzen nintzen, aitak erregalatu zidan gurutzearen aitzinean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 185. orr.

Hitz parea elkarrekin paratzea nahikoa izaten da batzuetan, bere soiltasunean, ideia bat bideratzeko. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 59. orr.

Begirada gainean paratu zidanean eutsi egin nion, inoiz ez bezala, dena galdu eta aurreiritzirik gabe bizitza zerotik hasten duenaren antzera. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 134. orr.

Keinu azkar batez, kreditu-txartela platertxoaren gainean paratu zuen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 352. orr.

Maniobraburuak hankak telegrafoaren mahai gainean paratu eta leihotik zeru urdinari begira gelditu zen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 55. orr.

Atzean zeu azalduko zara eskopetaren kanoia nire bizkarrean paratuta. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 182. orr.

Gero, bide zorroa itxi eta bizkarrean paratu zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 87. orr.

Arrisku baten aurrean paratzen du zubiak gizona, eta hartan iragotzeko erabakiak, salbatu edo kondenatu eginen du. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 30. orr.

Kopeta leihoaren kontra paratu dut. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 68. orr.

Jartoki batzu ere han-hemenka paratu hor ibiliko den jendearentzat. Herria   2005-02-03

Jaurtileku egokia arretaz bilatu, kanoia hantxe tentuz paratu, eta handik egin behar izaten da aurrerantzean tiro. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 9. orr.

3 (bertsoak eta kidekoak)

Jazinto bertsolaria, Dorretoko Ixteban "Miruaren" enkarguz bertso haiek paratu omen zituena: [...]. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 47. orr.

Jarraian, bertso batzuk paratu zizkion Becchinari, zeinak ez baitzekien haiek irakurtzen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 82. orr.

Bertso hau Manuel Lekuonak paratu zuen, 1936ko gerra aurretik. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 105. orr.

Trenean baten batek olerkiak paratuko dizkio, aspaldi gurean kantuak ateratzen ziren legez, hau da, lilura hutsez. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 19. orr.

4 prestatu.

Jainkoek dena gizakientzat paratu dutela pentsatzen dutenean, egiazko arrazoitik alde guztietan asko urruntzen direla dirudi. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 109. orr.

Gela eguzkitsu bat paratu zion. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 45. orr.

Edo CIAk edo MI6ak (edo estralurtarrek) paratutako ke-errezela bat. Iban Zaldua   «Traizioak» - 180. orr.

Naturak oso gaizki paratu izango zukeen gizadia -esan genezake Kanten antzera- laborariek edo etxekoandreek, zer egin behar duten jakiteko, filosofoaren zain egon beharko balute! Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 44. orr.

Diskurtsoak paratu, txostenak taxutu, prentsa oharrak idatzi. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 254. orr.

Bestalde, aipagarria da Selected letters -Gutun hautatuak-, idazlearen biografo ofizial Carlos Baker ezagunak 1982an paraturiko edizioa. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 306. orr.

Obra hau itzultzeko, Tullio de Mauro-k paraturiko edizio kritikoaz baliatu naiz. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 24. orr.

1988an, James Mellonek handik jasotako bi bat mila lekukotasunetarik hogeita bat bildu, eta liburu bat paratu zuen: Bullwhip Days. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 161. orr.

· 5 da ad jarri.

Azkoaga kapitainaren aginte-hotsaren menera, gizonak lerro ia zuzenetan paratu ziren. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 60. orr.

Mikel Strogoffen atzean paratu zen, xafla zabaleko sable kako bat eskuan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 317. orr.

Aurrean paratu nintzaion, zentzarazi nahian; baina haren hitz bakarra: kitto! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 70. orr.

Alboan paratu zaidan emakume idazleak Carlosen pasadizoa kondatzen dit. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 208. orr.

Gau mahaiaren aurrean paratu zen, eskuak antxumaturik, Quenuri aurrez aurre begira. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 228. orr.

Orduan altxatu, epailearen aurrean zutik paratu, eta sutan, bere gaztelania eskasean jaurti zion epaimahaiari: [...]. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 11. orr.

Baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen, buruz behera, neukan beso bakarraren gainean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 128. orr.

Forma orotako itsasontziak eta neurri orotako txalupak etxeen aitzinean paratuak, dorrearen pean lotuak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 107. orr.

Ni leihotik begira paraturik ere, lipar batez behintzat, joandako denbora bestaldera isurtzen zen-eta... Txillardegi   «Putzu» - 38. orr.

Peter goxo-goxo paratu zen ohearen oinean, egurrezko barran, eta luze begiratu zion. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 267. orr.

Honek denak esan gura du, ez gaudela paraturik munduaren aurrez aurre, haren barruan baizik. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 59. orr.

Bertako arduraduna, gizon lodi eta besamotza, sutan paratu da, eta nirekin joan da gidari patxadatsuak zeuden tokiraino. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 153. orr.

Baina batzuk -suharrenak, suak hartuenak-, dena emateko prest bezala, edo lehenago, dena kentzeko prest paratu ziren. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 97. orr.

· Hitzik gabe bezala paratu naiz: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus