Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xistera (29 agerraldi, 5 liburu eta 17 artikulutan; orobat xixtera 71 agerraldi, liburu 1 eta 54 artikulutan, eta txistera 7 agerraldi 7 artikulutan) iz errebotean-eta jokatzeko tresna, eskuan sartzen den zumitzezko saski moduko atal luze-estua.

Eskulangileak hor izanen dire eta landuko dituzte: pilotak, esku larruak, xisterak, sareak, kaikuak, txotxongiloak, otarreak, kandelak, zurezko kateak, makilak eta holako. Herria   2003-09-25

Abadeak, eskuan jai-alaiko xistera duelarik, irribarre egiten du. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 227. orr.

Partida xisteraz jokatuko zen eta hamar jokaldi izango ziren. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 70. orr.

Xisterarekin ez zen gaizki moldatuko, atzelaria izateko gorpuzkera aparta baitauka. Berria - Kirola   2006-01-27

Ikusi behar dik, oraiko esku huska eta xisterazko jokoak, paretaren kontra egiten direnak, ez zirela haizu, aldiz ba errebotea eta laxua. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 32. orr.

Xistera handia asmatuko zuen beraz, beso zaurituaren indar eskasaren ordaintzeko. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 114. orr.

Eguna bukatuko da xistera haundiko master finalarekin, hor ariko dela Belly ekipa jazko irabazdunen kontra. Herria   2001-06-21

Xistera ttipian ere Maulekoak ariko dira hemengo Chatillon herrikoen kontra. Herria   2001-10-04

Horra beraz uztariztarrek nausitasun bera agertu dutela plazan ere erraboteko finalean bezala xistera labur tresnekin. Herria   2002-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urrezko xixtera (7); xixtera haundi (3); xixtera haundia (5); xixtera haundian (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus