Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekadura 1 iz nekatzea. ik unadura; akidura.

Nekadurak eta hotzak sendimendu eskas batean utzi naute. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 27. orr.

Nekaduraz, tristeziaz, Kirxaren kafea geratzen zitzaion azkena zela oroitu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 23. orr.

Geroxago da, bi orenez goiti iraun duen partida hortan, agertu irabazleen tema bipila batetik, eta galtzaleen nekadura bestetik. Herria   2002-10-10

Sindrome hori hainbat gaixotasun motatan gauzatzen dela zehaztu du ikerketak, hala nola buruko min izugarriak, etengabeko nekadura, giharretako min itzelak edo larruko hainbat eritasun. Berria - Mundua   2004-11-18

2 irud/hed

Bihurdura-problemak, igurzketa-koefizientea, altzairuaren bibrazioaren eraginezko nekadura eta abar. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 130. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nekadura sentsazioarekin joan gara salara eta bata bestearen alboan eseri gara. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 418. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus