Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samurtasun 1 iz samurra denaren nolakotasuna. ik biguntasun.

Denda baten paretan axuriaren samurtasuna goraipatzen zuen iragarki bat irakurri nuen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 210. orr.

Bularreko haur baten samurtasunaren gisako bat. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 41. orr.

2 irud/hed

Larruazalaren kontaktua behar dugu, haren berotasuna, ezpainen berotasuna, eskuen samurtasuna. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 146. orr.

Gure gorputz osoak parte hartzen du esperientzia sexualean: hormonek, burmuinak, hipotalamoak, larruazalak, hatz mamien samurtasunak, ezpainen sentsualitateak, mihi heze eta jostariak [...]. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 228. orr.

Esku dotorea zen, eta haren atzamar leunek aldi berean indarra eta samurtasuna erakusten zuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 246. orr.

Doriarraren izaera zuhurra eta korintoarraren samurtasuna nahastuz ederki lortzen baita haien izateko moduari dagokiona. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 550. orr.

Taniak bere samurtasun bereziarekin besarkatu ninduen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 229. orr.

Emakumeekin batere harremanik izan ez duen gizonaren samurtasun traketsaz. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 143. orr.

3 norbaitenganako sentipen edo joera samurra.

Samurtasuna hitz ederra da, esanahi sakonekoa, eta beti maitasunari eta txerari lotua. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 159. orr.

Samurtasuna eta pasioa ez dira kontrakoak, elkarren osagarriak baizik. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 160. orr.

Andrésen jolasari segitu nahi izan diozulako samurtasuna sentitu duzu zure barrenean. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 104. orr.

Baten samurtasuna ederresten zuen, bestearen indar basatia. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 93. orr.

Aspalditik baitzerabiltzan gogoan bere nagusiaren samurtasuna lapurtzen zion arrotzaren kontrako mendeku asmorik beltzenak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 67. orr.

Hura ikustera joaten zara, maitale baten samurtasunaz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 196. orr.

Begirada samurtasunez bete zitzaion, zorioneko zerbaitek txunditu edo gauza bitxiren bat aurkitu balu bezala. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 78. orr.

-Prefektua delako -esan zien amak samurtasunez-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 90. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Annyk irribarre egin dit bat-batean, hain samurtasun agerikoaz non malkoak etorri baitzaizkit begietara. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 226. orr.

Taniak bere samurtasun bereziarekin besarkatu ninduen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 229. orr.

Samurtasun eta gupida miragarriz makurtzen zen gorputzeko edozein minez atsekabetuta zeudenengana. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 788. orr.

Ez nuen ezagutuko bihotzean igotzen ari zaidan samurtasun eder horren berri. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 141. orr.

Landarekiko samurtasun handia gordetzen zuen bihotzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 291. orr.

Etxetik urrun, aita samurtasun abstraktu baten ziurtasuna izan zen niretzat. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 61. orr.

Ahizparen ondoan etzan da kolpean, samurtasun histerikoz. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 112. orr.

Ebek apurtzen ez den benetako samurtasuna eman zidan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 44. orr.

Nonbait, bihotzeko samurtasun guztia husteko gogoa zuen. susmatu ezineko samurtasun batez jaso zuen jaioberria. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 61. orr.

Hireganako samurtasun halako bat sentitzen diat Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 56. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Marta odol hotzeko eta kalkulatzaile haren barruan bazela samurtasun puska bat, denbora asko baino lehen [...] azaleratuko zena. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 19. orr.

Ama gazteak ez zuen inoiz horrelako amodio eta samurtasun oparirik erdietsi. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 186. orr.

Ez samurtasun keinurik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 185. orr.

Lepic jaunak, samurtasun erakustaldien etsai, zirikatuz baino ez du azaldu semea berriz ikustearen poza. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 92. orr.

Maitasun eta samurtasun beharra dauka. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 203. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako seme samurtasun bat sentitzen dut harenganako. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 41. orr.

Hegoalderantz abiatzen dira, han ongietorria egiteko bihotz-samurtasunik balitz bezala. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

samurtasuna eta maitasuna (3); samurtasuna eta pasioa (4)

samurtasunez betea (3); samurtasunez beteak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus