Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekagaitz 1 izond nekez nekatzen dena. (pertsonez)

Langile ixila baina nekagaitza, emaitzetan oparoa. Herria   2005-05-05

Miren baizik ez dut topatu, zure betiko emazte, lagun eta zaindari nekagaitza. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 315. orr.

Noizean behin haur nekagaitz edo begirale betigazte batek ekingo dio udalekuan arrakasta handiena izandako doinuren bati. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 155. orr.

Artean ez zuen beste ezeren ardurarik Egiaren bilatzaile nekagaitza deitua izan den Agustin deunak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 14. orr.

Lasai, lasai, jar zaitezte ilaran, nekagaitza naiz, denendako egonen da, bete itzazue zuen godaletak nire elderraz. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 258. orr.

2 (animaliez eta gauzez)

Emakume ederra baitzen, mendian ahuntz nekagaitzen moduan ibiltzen zena. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 53. orr.

Gure ustezko ordezkotzan adore harturik, mundua -eta munduan gu!- salbatzeko lanari ekiten dio, kemen nekagaitz batez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 33. orr.

Ortodoxiak zimendu ezin sendoagoak aurkitu ditu beraren lan nekagaitzean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 58. orr.

Agudoago ibiltzen zen, bere pauso nekagaitzaz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 378. orr.

-Zure barkamena eskatzen dut, lehengusu -esan zuen Golek bere irribarre nekagaitz faltsuarekin-. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 33. orr.

Nasa hartan harrien eta olatu nekagaitzen artean lotuta. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 243. orr.

3 (adizlagun gisa)

Baina nabaritu ditut bien bitartean haren begi txiki eta odolez apur bat gorrituak, etengabe artega eta nekagaitz, pertsona eta talde batetik bestera ibilian. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 74. orr.

Hamahiru urteko neskatila saiatu baten setakeriaz, nekagaitz, nire bizitza zurearen jiran zebilen, zure existentziaren inguruan. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus