Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sanatorio iz sendategia.

Pasillora joan naiz, zapatak eskuan eta oin puntetan noa zaratarik ez egiteko, eta sanatorioaren aurrealdeko logela batera sartu naiz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 61. orr.

Maryren aitak berdin segitzen du; dena dela gelak lortu ditugu Sanatorio moduko batean, Gulfporten, Gorriarengana jaitsi naiz, sanatorioko ordu garden eta mantso, luze eta hutsetara. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 13. orr.

Ricardo, gaztetan krisialdi bat izan eta sanatorio psikiatrikotik pasatu zena, eta orain artikulu bat argitaratu berri duena sendagileek gizartean duten botereaz. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 14. orr.

Mugaz bestaldeko udaleku batean zeuden haurrak 1937ko abuztuan Gorlizko sanatorio-ospitalera herriratu zituztenean faxistek euren garaipen moduan ospatu zuten gertaera. Jokin Urain   «Errotarria» - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus