Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

malakita iz kobre karbonatozko harria, kolore-berdea, leun daitekeena eta bitxigintzan erabiltzen dena.

Malakita Mazedoniatik ekartzen da; kobrezko meatzeen inguruko parajeetatik ateratzen da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3490. orr.

Horri malakita, purpura eta Armeniako urdina gehitu zaizkio. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3410. orr.

Malakita ezin dutenek erabili garestia delako, urdinarekin nahasten dute horika izeneko belarra eta berde oso bizia lortzen dute; horri, tindatzeko berdea deitzen diote. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3550. orr.

Urteberri egunean eskumuturreko esmaltatu bat eman zion opari, Ramadan amaierako jaiegunean malakitazko lertxun txiki bat, opari-denda batean begia jo ziona. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus