Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xahartu, xahar(tu), xahartzen 1 da/du ad adkor zahartu.

Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 97. orr.

Goizuetako Txapomordan xaharturik ezagutu nuen Xantux mutilxar xelebre hura datorkit gogora. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 224. orr.

Xahartua da, baina oraino pixkorrean. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 27. orr.

Adina ere hor du bixtan da, xahartua da eta akitua, higatua nolazpait, bainan bere heinean beti gauza bera errepikatzen du, [...]. Herria   2002-10-10

Xahartuak direla eta eri. Herria   2005-02-10

Saminez beterik zagok, xaharturik, hi noiz itzuliko. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 77. orr.

Ezin ukatu berriz ere gustura irakurtzen dela xahartu arte egoskor mantentzen den komunistaren istorioa. Berria - Kultura   2006-03-07

2 (era burutua izenondo gisa)

Matxin Labaien gizon xahartu, begi-urdin, kaskasoil bat zen, xelebre fama zeukana Tolosan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 67. orr.

Haur izan nahi nuen senar-emazte xahartuendako; gizon, berriz, Ramonarendako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 213. orr.

Atzera eta aurrera dabilen zaldiko xahartua, iraganaren eta etorkizunaren arteko talkan. Berria - Kultura   2006-01-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus