Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garatxo (orobat karatxo g.er.) iz larruazalean agertzen den pikorta gogorra.

Ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 165. orr.

Zure aurpegian garatxo ttiki bat atera zitzaizun egun hartan bertan eta garatxo hura, zure aurpegia ispilura nahikoa hurbilduz gero hildakoaren aurpegiaren berbera zela iruditu zitzaizun. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 185. orr.

Emakumeen bizkar garatxo eta orbainez beteen aurrean. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 181. orr.

Haien aurpegiak mamitsuak eta biribilak ziren, hainbatek garatxoak zituzten, eta naparbantzuren bat edo beste ere bazen haien artean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 30. orr.

Mihi punttan garatxo eder bat edukitzeaz gain totela zenez gero, Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus