Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sandalo 1 iz Sandalum generoko zernahi landare; bereziki, sandalo zuria, Hego Asia eta Australiako zuhaitza, zurgintzan erabiltzen den zur argia eta usainduna duena (Sandalum album).

Bibliako edo Koraneko hainbat pasartetako lurrin gozo eta hitz are gozoagoak oroitarazten zizkietenak, sandalo, intsentsu eta mirra. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 119. orr.

Intsentsuz, sandaloz, azafranez, argizariz, kakaz, espeziaz, jan hondakinez, fruitu ustelez, landarez eta giza izerdiz osatutako usaina. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 11. orr.

Denetariko zerrikeriak botatzen zizkiok ardoari: sandaloa, artelazki errea... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 101. orr.

Sandalozko kandelak piztuta. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ondoan, emakume batek sandalo-usaina isurtzen zuen. Hiram erregearen ontziteriak ere, Ofirko urreaz gainera, sandalo-zur ugari eta harribitxiak ekarri zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 255. orr.

Erregeak sandalo-zurez Jaunaren etxea eta bere jauregia jantzi eta kantarientzat zitarak eta harpak egin zituen. Elizen arteko biblia   2 Kro 9,11

Gaindegiko landareetatik, sandalo eta menda loreontzietatik, urrin gozozko bafadak iristen ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus