Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sandia2 (orobat Sandia) iz “urlia”-ren ondoan, beste pertsona ez mugatu bat aipatzeko erabiltzen den izena. ik berendia.

Azken batean, zer axola zitzaion irakurleari urliak ilea luze ala motz zuen, sandia gizena ala argala zen, berendiak ibilera traketsa zuen. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 158. orr.

Urlia pixka bat bortxaka, sandia bere kontzientzia lasaitu nahian, berendia ongi pasatu nahirik. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 138. orr.

Eskabide batekin joango zaio urlia; galdera sorta batekin sandia. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 160. orr.

Urliarentzat literatura gehiegi du saio-liburu bat izateko, eta sandiak justu kontrakoa adierazi dio. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 51. orr.

Madrilgo bilera hartan hau eta hura ez zirela egon, eta sandia eta berendia bai. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 37. orr.

Batzuk Urlia ote zaren esan didate, beste batzuk Sandia ote zaren esan didate. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sandia eta berendia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus