Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puskatxo 1 iz puska txikia.

Cotter jaunak ere hartuko du beharbada arkume-izter horretatik puskatxo bat -erantsi zion izebari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.

Sentsazioa engainagarria zelakoan, puskatxo bat ahoratu zuen haserre, Ez dakizu zenbat miresten zaitudan, eta egunen batean zure eta aitaren ontasunetik puskatxo bat izatea besterik ez nuke nahi.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.

Harreman horretan ikusle bakoitzak bere gisara hartuko du parte, eta argazkitik zenbait elementu hartuko ditu, beretzat errealitatetik askatutako puskatxoak balira bezala izango direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ogi-puskatxo bat eta sardinzar bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Hitz bat esatearekin batera arrain-puskatxo bat edo ziapetan oparo bustiriko behiki-zatitxo bat ahoratuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.

Itxaron ezak, paper puskatxo batean idatzi diat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Lakre-puskatxo bat; zapi-puska bat, batek daki nondik iritsia hara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Emadak orain zeru puskatxo bat!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

paper puskatxo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus