Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sandinismo iz Nikaraguako higikunde iraultzailea, C. A. Sandino gerrillariaren ideietan oinarritua.

Esaten dute alderdi barruan bi adar daudela: danielistak eta 70eko hamarkadako sandinismoa berreskuratu nahi dutenak. Berria - Mundua   2004-07-17

70eko hamarkadako gerrako urte gordinetan hedatutako sandinismoan sinesten du herriak, klase, erlijio edo lotura politikoak bereizten ez dituen ongizate gizartean. Berria - Mundua   2004-07-17

Sandinismoa boteretik bota zutenean Euskal Herrira itzuliko nintzen esperantzan idatzi zidaten etxetik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 76. orr.

Hierarkia horrek funtsezko rola jokatu zuen hauteskunde garaietan, sandinismoaren aurkako oposizioaren alde. Berria - Mundua   2004-07-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus