Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sandinista 1 izond sandinismoarena, sandinismoari dagokiona.

Eskarmentua eta giza jeneroaren ezagutza sakonagoa eman bazizkidan niri iraultza sandinistak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 74. orr.

Fronte Sandinistak sozialismoranzko eraldaketarako gidatutako kontzientziazio prozesuak eragin latzak izan zituen sistema sozial horren kontrakoak ziren gizarte sektoreetan. Berria - Mundua   2004-07-17

Gobernuan izan zelarik, nazioartean gobernu sandinistaren kontrako desorekatze kanpaina bat aldarrikatzen tematu zen Reagan. Berria - Mundua   2004-07-17

Terrorismo paramilitarraz Nikaraguako gobernu sandinista suntsitzen saiatu ziren Ronald Reaganen mertzenarioentzat Berria - Mundua   2004-03-06

2 izond/iz sandinismoaren aldekoa.

Daniel Ortega Saavedra sandinistak tarte handiarekin irabazi zituen. Berria - Mundua   2004-07-17

Nikaraguako Sandinisten gobernuan lan egin zuela zenbait urtez. Herria   2003-09-25

Sandinisten gobernuaren aurka 1980ko hamarkadan borrokatu zen Eden Pastora [...] Managuako alkatetzarako aurkeztu da Nikaraguan. Berria - Mundua   2004-06-19

Zu gerrillari izan zinen Nikaraguan, sandinistekin. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nikaraguan, esaterako, azaroan egingo dituzte bozak, eta sandinistak dira faborito. Berria - Harian   2005-12-20

Europak bere parlamentua hautatu zuen, sandinistek Somoza bota zuten Nikaraguatik, Khomeini Iranera itzuli zen, eta, Pertsiako Sha kanpora bidaliz, erlijioa jarri zuen lurreko arazoak konpontzeko lege. Lau edo bost urteren buruan, sandinistek Managuako gobernua galtzean, beste errefuxiatu euskaldun batzuek alde egin zutenean, Goiok ez zuen berehala ihes egin beharrik izan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fronte sandinista (3); iraultza sandinista (6)

fronte sandinistak (8)

fronte sandinistako (3)

gobernu sandinistaren (3); iraultza sandinistaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus